Urtebetie joan da. Ez dot ondo ikusten beherantza eta ezin dot ondo kontau, dozena bat piso kalkulaten dot. Hemen nago ordutik, eskegitte. Hautsek tapaute, kakaztute eta koloriek eguzkidxek janda. Pisu altuetan eguzkidxek ondo emoten dau, e!
Akorduen dekot ordukoa. Maietza, eguzkidxe egiten zoan ta kuadrila potentie gintzezan orduen. Bentana-balkoietan banderak apuntapalan, danien. Primaberako alegrantzidxe egoten zan bazter guztidxetan, danien.
Pentsaten hasi nintzen orduen. Zer dala ifini gaittue hamen ba? Primaberie, eguzkidxe, jentiek halango poztasune. Primaberako rituala ixin behar da hau ba. Zuridxe ixingo da garbittasunen kolorie, bai, edurre urtu, ure zenbatgure, asko, dana garbituten. Ta gorridxe? Eguzkidxe ete da? Baleittike, berotasune, eguzkidxe. Ederra hau festibala ba. Hamendik goittik ederto baten ikusiko da dana dalakoa ganera. Ze, segurutik zozer egingo daurie ta hametik behetik pasau beharko da. Pentsaten dot.
Tira, halantxe pentsau noan, pentsau. Joan ziren egun batzuk aste bi, egun beten astrapala baten ostien triste parau zan jentie derrepentien. Lehengo kantuek ta brinkoak parau. Handik egun gitxire barrez, atzera hasi zirien brinkoak ta astrapalak. Egun batzuk holan. Ta aurrekoan modure, atzera egun baten astrapala derrepentien parau zan. Kitto.
Alegrantzia atzera etorko da egun batzuetan, pentsau noan. Baie oingoan ez.
Egunek joan zirien, banderak kentzen hasi zirien, udako eguzkidxe, neguko haiziek, edurre be bai... bakarrik lotu nintzen hilabetietan.
Negue joan dala emoten dau, ta primaberako festie atzera hasi deittela deseaten nago, koloriek ixertuko jataz barriro, ta poztasuna ikusiko dot hamabi pisu beherago. Laster baten.
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | |||||
Blog hau sindikatu