Mezua: 100 biderrez

2007/06/28

100 biderrez

Permalink | 17:22:16 | Atalak: Bertonekoak | 284 hitz  

Bizitzen gitxitten kontaten dogu gauzek zenbet biderrez egitten doguzen, neuk bez, baie Bertonekoak esan dostie, hau ehungarrena da, orduen, 100 biderrez egin dogu hau presentaziñoa. Ehun biderrez Bertonek zer dakarren kontaten, ehun biderrez "hemen zer ostia ipintten dau?" pentsau daurie batzuek, ehun biderrez Berton leidu, eta ehun biderrez istoridxe estranbotikoak kontau.

Ehun biderrez egin dogu bardine, baie ez da istoridxe bera ixin ehunotan. Oingoan be ez.

Temak atzera ta aurrera eukin doguz jantzan, oin bueltan baino ez datoz: Abasolokoa, Santutxuko festak, Deabru Beltzak... ingurumarien dekoguna hor dago betik, baie egunetik egunera kanbidxau eitten da, eta haxe ixiten da kontatekoa, Bertonekoak ehun biderrez ein dauriena.

Beste batzuk hemen egon bai, betik, lehenagotik, kanbidxau gitxi, kendu iguel, joan. Hareik be ehun biderrez etorri direz hona, kantxa emon doskue haren barri jakitteko. El Refugio lez. Akordura ekarri bestelan 97koakaz oingoan egin dan modure.

Lagunek be asko, portadan ehun daborduko, portadatik aparte ehun ta..., eta Bertonera ekarteko ehun mile ondiñokarren. Bost biderrez ehun garaun gordeko ei deittuz oingo medikuek, baie bost biderrez ehun pentsamendu, akordu, burutaziño ta eritxi baino asko gehidxago bota direz hamen ehun biderrez.

Banan-banan etorri direz batzuk, beste batzuk tropelien, ehun edo mila biderrez batuten direz asko euren gogoak plazara ekarteko, juntau, pentsau, bota, ibili... Sumendikoak oingoan, larogeitte hemeretzi gehiagonak ekarri direz, eta ehun ta larogeittemeretzi mila gehidxago dabilz, edo ibiliko direz juntaten, ta ekinien.

Total, ehun biderrez errepetidu da zikloa, askorek pentsauko eurien buelta bakarra emongo zeuela. Ingeruen dekogune, danari aittuteko ehun bider gitxi direz, barrez!

Ta hau entendidu ez dabenak leidu deidxela Berton ehun biderrez, edo ehun Bertonak.

Orduen merittue zein ixin dan entendiduko dau.

Firmaute: Ehun biderrez egin dauen bardine ta ehun biderrez preguntau dozune.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Teketen [Bisitaria] · http://www.teketen.com
Lan bikaina egiten zabiltzate!
Permalink-a 2007/06/29 @ 11:05
Bidaltzailea: fkinta5 [Bisitaria]
Barakaldotik zorionak eta urte askotarako!
Permalink-a 2007/06/29 @ 13:41
Bidaltzailea: txerra [Bisitaria] · http://www.blogak.com/garaigoikoa
Egirletaz bestaldekook ere leiduten dogu Berton, gitxi batzuk behintzet. Eurrera ba.
Permalink-a 2007/06/29 @ 13:52
Bidaltzailea: Marti(n) [Kidea]
Eta ehungarrena dogunez... noizko mahatsorrianoaren estriptisa? Aurtengo jaietan ikusiko dogu edo oingoan be fallo? Zorionak Berton egiten dozuen danori.
Permalink-a 2007/06/29 @ 14:53
Bidaltzailea: mahats [Kidea]
Matzorrianoa ez da hameko mundokoa. Zelan gure dozu ba estritise egittie? Edo festan ikustie?
Ixin dana, ba, ixin de, ta ganera, ez dao. Ezta ehun biderrez eskatute be.
Permalink-a 2007/06/29 @ 18:37
Bidaltzailea: Uhinen [Bisitaria] · http://www.blogari.net/uhinen
Animo! Beste ehun gehiago...
Permalink-a 2007/07/04 @ 09:21

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution