Mezua: Letra gorridxen gaua

2012/06/20

Letra gorridxen gaua

Permalink | 15:36:17 | Atalak: Bertonekoak | 172 hitz  

Egon zan behin hamen eskritore bat kontularidxe be izan zana, ta gabien eskriten zittuzen poemak ta holan. Ta neuk be egunien kontuek ta numeroak botaten dotez letra gorridxetan, autobus paradan ondoan inkaute. 48 5m 36 12m ta holangoak... Kontuek, numeroak ta minituek, ta halan ta guzti be eskritorien antzera beti lotuten naz neure numeroak inok leiduten ete dittuzen. Inok aittuten dosta niri Otxarkoagako autobuse zenbet miniture dabilen jakitteko? Egidxe esanta horrek preguntiek ez dosta ardura lar emoten, gehidxao da inketa dagoenan aburrimientoa krisi esistentziala baino.

Gaba sartuten danien barriz umorea altxaten jata. Nire argi gorridxek gorridxago, bizidxago ta polittago dagoz fondo baltzan ganien, ezpan gorri pinttatuek emoten daurie, esateko ezer ez dekiela inoz baino ederrago nire letrok. Ta gorri-eder dagozela jantzan hasten dira letrok: Karrika okerrok korritu nituen oparo, luzaro, emaro; hemen urratu ziren ene zapatak eta ene ametsak ere... bateko, Damaso harentzat, bere ilobarekin batean, Jainkoa jaio zen Otxarkoagan, gau hotz haretan. Eta biharamunaren esperantzan, Otxarkoagara bihurtzeko promesan lokartu egin zen besteko. Eguzkidxek autobusak ixartu arteko parranda zoroan galduko dira letra gorri ederrok.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution