Eguzkidxe etorri de akabuen, negue luzie izan da, hotza ta latza, euridxe ta haixie. Hariekaz bota doguz parraplada ederrak, ta luzeak, ondo bakien. Ganera aurton han ta hamen ifini gaittuez, zuen ingeru guztidxen, lehenago mina bat egon zan lekuen merenderoa, kaminoa akabaten zan lekuen merenderoa, zaramea botaten zan lekuen merenderoa, lau pinu egoazen lekuan, bota hiru ta merenderoa...
Ez dakizue ba zelango anbientea ibili dan zuen ingeruen, zuen ganien, baztar guztidxetan. Lantzien behin futiñero edo perretxikeron bat arrimaten zan molestaten, baina gitxi iziten direz halango balienteak.
Oin barriz, eguzkidxegaz beroa, ta beroagaz hasi direz eskapaten gorantza, ingerurantza.
Hantxe paraten jakuz ganien, perodikua leiduten bata, kutxiloagaz markak egiten bestie, siestie egiten itxuten da batan bat, parrapladan kuadrilie han...
Pakie kendu doskue, ta eguzkidxek erre egitten gaittu ta konbersazinorik emon ez. Baie laster baten ekarri deituzen eguzkidxek berak eroan egingo dittu, keizpien bilan. Ta geu neguan begire lotuko garez atzera trankil, euridxegaz, haixiegaz ta lainoakaz barriketan ostera.
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
Blog hau sindikatu