Mezua: Panaderiko atie

2011/12/20

Panaderiko atie

Permalink | 18:38:57 | Atalak: Bertonekoak | 160 hitz  

Deskantsurik ez eukittie zer dan gitxik dakigu, gero ta gitxidxaok. Goizeko zortziretan jantzan hasi ta gaueko bederatzidxek arte. Gabez zabaldu ta gauez itxi, astelehenan bezperie zer dan jakin ez, zapatuen ostekoa bez. Kalendaridxoa inkau zostien kristalien, egun gorridxek ta egun baltzak han, han bai, noberantzat danak baltzak, danak luziek.

Ez, batzuk baltzak ta bestiek baltzagoak. Ingerukoak beharrien dagozen egunetan hareikaz bota leikez parraplada batzuk behintzet, baie zapatu-domekatan harek deskantsue, ta ni bakarrik. Hango punten dagoen beste panaderi bateko atie ez bada, edo tabernakoa. Baie konpententziegaz konfiantzan ibiltie ez dago ondo ikusitte, ta bestiek tabernako kontuetan hasten direz ta kostaten da haren konbersazinoan sartzie.

Dana dala ferreterikoak esan zostan lehengoan oin konpainia gehidxao eukingo dotela. Alkatiek edo halangon batek esan dauela oin danak zabaldu behar dauriela zapatuen, domekan edo goizeko lauretan gura bada. Ta egin dauriela pentsaten batzuk bakarrik emoten dogule denborie lar, ta holan aber komertzioa animaten dan.

Ta nik gure doten bakarra da kalendaridxoko egun gorridxek zer diren jakittie.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Ekaina 2014
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution