Honeik rekonbersiñook latzak ixiten direz ta hamen ibili biher da pelean jentie sobran ta inor kanpora joan ez deitten. Honeik Bertonekoak argi esan zoskuen: akabau da bestiok kontaten dogune kontatie, edo rekonbertidu edo kanpora. Ta karajo! Ehun ta piko lagun holan derrepentien kanpora, ba rekonbertidu ein biko da. Asike hametik aurrera eingo dogu geure kontuek kontau, Eta turnoa eingo dogu hilien bat. Rifau ein dogu ta oingoa tokau jata niri, tuneleko mostruari. Allabamos!
Hemen eskribiduten dogunok danok dekogu gauze bat, zibilizaziñoa ailegau baino lehenagoko habitantiek gara. Ni neu porejenploan lurran azpidxen bixi dan holango bitxoa naz, bitxo guztidxen modura motza. Edo hori pentsaten dot, ze hamen argirik ez dagoelez. Lehenago estutxuago bizi nintzen alkantarila ta halangoetan, baie metroa ein zeurien ta tunelakaz esplaiateko lekue itxi dostie ederra. Loditu be ein neintteke trankilamentien. Baie tripie eitteko jan ein bide, ta oingo zibilizaziñoak kendu doste gauze bat neuretzako sustentua zana: arratoiek. Lekue handidxe, baina zer janik ez dago. Unikoa, sarri pasaten direz trenak barruen okelie ekarten daurienak (segun ordue gehiao-gitxiao, freskoao-gogorrao), baie pinta ona deukie. Agine sartuten probau dot inoz, baie ondo-ondo sarratute dao latie.
Ezetan dozue ferreteri bet ona hamen inguruen abrelatas gogorra dekona? Ezpabere hau espezieau estingidu ein biher da, ta esan dostie hor kanpoan metroan holango sustue emon ezkeroan iguel holan jentie gehidxao lotuten da auzoan berton paseotxue eitten lantzien behin, kanpora eskapau barik.
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||
Blog hau sindikatu