Mezua: Txinoan bonbilie

2012/05/23

Txinoan bonbilie

Permalink | 16:38:29 | Atalak: Bertonekoak | 201 hitz  

Esan zituzen gauze seridxoak Bilboko alkate jaunak lehengoan, txinoak etorri direzela, dendak ta bazarrak ifini ta han ibiliten direz gau ta egun, beharra ta beharra ez danean harek dinoen modure.

Ni oin dala hogeita hamar urte desenpaketau ninduen, ta konjelauen denda baten tetxuen ifini ninduen beste lagun fluoreszente batzukaz. Konjelauanak urtetxu batzuetarako emon zoan, baie akabuen zarratu egin zan. Neberak kendu, lonjie hutsittu ta amatau egin ginttuzen.

Emon genduen urtebete edo amataute, lonjie zarratute egoala. Egun beten barriz, atien giltzie sartu, zabaldu, interruptorari sakatu ta hantxei ixiotu ginen atzera. Hiru lagun sartu zirien, gora ta behera aittu, ta tratue egin eurien antza.

Handik egun batzuetara txinoan kuadrilie etorri zan, atzera ixiotu, kukutxue egin zoskuen sano gengozan ikustierren ta handik aurrera ez eurien gorantza gehiago begittu. Hasi zirien estanteridxek ekarten ta montaten, gero jeneroa, dana bete arte. Ta egun gitxitten jentie hasi zan sartzen, dendie zabalik egoan ba.

Orduek ta orduek emon doguz ixiotute handik hona, bazarran tetxuen, ta txinoak ikusten doguz estanteridxen artien, ta txinoak ez direzenak be bai, baie ez gaoz egun santu guztidxen ixiotute, ez. Argidxe amatau ta dendie hutsik lotuten dan momentuek be badagoz, danok deskansaten dogun momentuek. Baten baten agoak egin beharko leuken modure, lantzien behin deskansau.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Azaroa 2014
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution