Mezua: Bilboko kafetegia gogoan

2007/11/14

Bilboko kafetegia gogoan

Mikel | 00:45:18 | Atalak: Kulturan | 335 hitz  

Hamabi hilabete ez dira asko, 135 urte luzeko historia baitu atzean. Gainera, ez da lehenengo aldia etenaldi baten ostean kafetegiko ateak berriro zabaldu dituztena. «Itxaropena, behintzat, ez dugu galdu». Josemari Amantes Moskotarrak konpartsako kideak Boulevard kafetegia ixtearen kontra azaldu ziren bilbotar ugarietako batzuk izan ziren. Eraikinaren jabeek beren asmoen berri eman zutenean, zer edo zer egin behar zutela pentsatu zuten konpartsako lagunek eta, orduan, herritarrei Boulevardarekin lotutako oroitzapenak, istorioak eta lekukotasunak eskatzeari ekin zioten. Ehunka espero eta milaka jaso zituzten, 14.865, hain zuzen ere. Arrakastatsua izan arren, egitasmoak ez zuen bere hasierako helburua lortu, Areatzako arima historikoa zabalik edukitzea, alegia. Iazko urriaren 31n itxi zuten Cafe Boulevard mitikoa, eta orduan jaso zituzten milaka testigantza horietatik zirraragarrienak eta esanguratsuenak biltzen dituen liburua kaleratuko dute laster.

Herritar ugarik eginiko ekarpenen artean, pertsona ezagunen sinadurak agertuko dira liburuan, besteak beste, Toti Martinez de Lezea eta Xabier Gereño idazleenak, Ramon Barea eta Raul Cancelo antzezleenak, Iñaki Uranga eta Kepa Junkera musikarienak, Ripa eta Tasio marrazkilarienak eta Igor Yebra dantzariarena. Kulturaren mundukoak ez ezik, askotarikoak izan dira liburuan parte hartzeko prest agertu diren ezagunak: Tasio Erkizia, Jose Angel Iribar, Roberto Laiseka, Julio Ibarra, Felix Linares, Julia Madrazo, Jon Aritz Bengoetxea, Txema Oleaga eta Ibon Areso, gutxi batzuk aipatzearren.

Boulevard tabernak umezurtz utzi zituen iaz bilbotar asko, han kafea hartzen zutenak ez ezik, olerki solasaldietan, zezenzaleen bileretan, tango dantzaldietan eta bestelakoetan aritzen zirenak, herritarren bilgune baitzen kafetegia. Iruña eta La Granjako harreman publikoetako arduradun Marino Monterok «anputatuen antzera» sentitzen du Boulevardeko hutsunea, «moztutako adarrak min egiten» diolako oraindik. Horrela dio Moskotarrak konpartsak kaleratuko duen liburuan. Bukatu duten arren, argitaratu ahal izateko babesle bila dabiltzala adierazi zuen Amantesek, horretara ausartzen den erakundeak «bete-betean asmatuko» duela aurreikusi zuen arren, «bilbotar askok eskuratu nahi izango baitute».

Eraikinaren jabe Zure Etxe agentziak kafetegia berriro irekiko duela agindu du eta hitza bete dezaten espero du: «Bilbo berria sortzeari ondo deritzot, baina iraganeko ondarea gordetzea ere garrantzitsua dela ulertu behar dugu».

Erantzunak:

Bidaltzailea: I?ħaki Murua [Bisitaria] · http://imurua-botxotik.blogspot.com/
Gai honen inguruko :
bestepost bat euskeraz
Permalink-a 2007/12/21 @ 10:42

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Mediaberri


Atalak


Artxiboak

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Besterik

Blog hau sindikatu XML

What is RSS?

powered by
b2evolution