Lurraren lagunak elkartekoek eginiko deialdia posta bidez jaso dudan hirugarrena izan denez, publikatzea merezi duela uste dut. Badaezpada, kanpoko iturriren bat aurkitu nahian, Rebelion.org webgunera jo dut. Klima aldaketaren arriskuari buruz ohartarazteko, bost minutuko itzalaldi masiboa egiteko deia zabaldu dute gaurko (otsailak 1), arratsaldeko 19:55etatik, 20:00ak arte. Argindarrez dabilen guztia amatatzea da propsatu dutena, bost minutuz.
Otsailaren 1a aukeratu dute, gaur bertan, Parisen, Nazio Batuen adituek txostena plazaratuko dutelako klima aldaketaren inguruan. Erronka berria dugu Interneteko protesten bidez, erabiltzaileen indarra frogatzeko. Egia esan, arrakasta handirik izango duenik zalantzan jartzen dudan arren, mobilizazio erraza da (kalean protestatzeko gero eta alferragoak garela) eta jende nahikotxok bultzatuz gero, eraginkorra izan zitekeena.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
