Duela egun batzuk bueltatu ginen oporretatik eta, egun gutxi izan badira ere, Portugalen izan gara, Lisboan hain zuzen ere. Santa Apoloniako tren geltokira heldu bezain pronto, handik metro gutxira argazki hau egiteko aukera izan nuen Alfama auzoko horma batean, portuko errepidetik gertu. Badakit ez dela gauza arraroegia halakoak atzerrian topatzea, baina biadaia bukatuta etxera helduta konturatu naiz bigarren irakurketa ere daukala irudia. Zalantzak ditut orain... Espainiako segurtasun indarren susmoen egiaztapena al da hau? Azpeitiarra al zen benetan Vasco da Gama nabigatzailea...?
Tira, barkaidazue txantxetan ibiltzea gure herriko kontuak direla medio, baina irudiak tartean Tasio eta enparauek (modu bikainean gainera) egunerokotasunaz barre egiteko askubidea badute, zergatik ez gainerako gizasemeok? Badaukat Lisboan egindako beste argazki bat, honekin zerikusirik ez duena, askoz ere bitxiagoa, baina hori hurrengo post batean izan beharko da, beroak ez baitu eserlekuan luzaro igarotzeko baldintzarik eskaintzen.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
