Atala: Ideiak eta proposamenak

2007/01/11

Trukua musika entzuteko

18:22:39 | Atalak: Ideiak eta proposamenak | 169 hitz  

Gure Txokoa blogean haien partaideetako baten musika-taldearen link-a jarri dute, Garage13. Webgune horretan musika artxiboak jarri dituzte entzungai mp3an. Zuetako norbaitek blogean halako musika artxiboa erreproduktore ta guzti entzungai jarri nahi badu truku erraza azalduko dizuegu:

  • Blog mezua editatzen duzuela sakatu "aurreratua" botoia.
  • Kopiatu musika artxiboaren helbidea mezuan, adibidez:
    http://www.garaje13.com/Archivos/la_huelga.mp3
  • Joan http://del.icio.us/help/playtagger helbidera eta berton ematen zaizuen kode zati hau mezuan nahi duzun lekuan itsatsi:
  • <script type="text/javascript" src="http://images.del.icio.us/static/js/playtagger.js"></script>

  • Gorde mezua (edo aurrebista egin hobeto)
  • Eta hau ikusiko duzu. Sakatu eta berton entzungo duzu.
http://www.garaje13.com/Archivos/la_huelga.mp3
Link-a zuzenean sartu gabe hitz bat linkeatu ere egin dezakezu, adibidez:
Garage13-La Huelga
Zuen musika erakusteko, podcasta egiteko edo topatzen dituzuen entzungai interesanteak estekatzeko erabili dezakezue.
Kanpoko loturekin erabili behar da, komunitate honetan ez dago baimenduta mp3 artxiboak igotzea.
Beste bat:
Los Monsters

2006/12/04

Bideoak eta objektuak mezuetan sartu

19:10:15 | Atalak: Ideiak eta proposamenak, Bestelakoak | 79 hitz  

Iragarri dugun bezala, gaurtik aurrera nobedade bi dauzkagu komunitatean. Editore grafikoa eta mezuetan objektuak sartzeko aukera.
Gauza biak batera, ondo erabili ezean, arazo iturri izan daitezkeenez, instrukzio grafiko hauek prestatu ditugu Youtube-ko bideo bat sartzeko. Youtube-ko bideoekin bezala, gure mezuetan txertatzeko kode zatiak ematen dituzten zerbitzu guztiei aplikatu dakieke sistema berdina


Hobeto ikusteko sakatu bi biderrez gainera eta behean eskuman agertzuko den "full" botoiaren gainean sakatu. Arazoak edo galderak badauzkazue hemen galdetu baino ez duzue egin behar.

2006/11/02

Komunitatearen aurkezpena

14:41:12 | Atalak: Ideiak eta proposamenak, Bestelakoak | 100 hitz  

Kostatu zaigu, baina azkenean hemen daukagu komunitatea. Kontu teknikoek eduki gaituzte harrapatuta orain arte, eta egia esanda, ez dugu ondo pentsatu zelan aurkeztu komunitatea auzuneari eta munduari. Ideiak eta proposamenak eskatu nahi dizuegu beraz. Guri momentuz hau okurritu zaigu:

  • Prentsa-ra eta sarean halako albisteak zabaltzendiren guneetara bidaltzea (sustatu, zabaldu.com,...). Bertonek erreportajea atera du dagoneko.
  • Gure auzoan jendeak badaki bloga zer den? Hitzaldi, jardunaldi, ikastaro eta halakoren beharra dagoela uste duzue? Proposamen zehatzik?
  • Blogari berrien artean Santutxun pisua zozketatzea. Kontularitza saila lanean daukagu, eta hemendik hamabost egunera prezioak igotzen ez badira, igual eskaintzeko moduan egongo gara... hortxe-hortxe dabil gure aurrekontua...
atari

Erabiltzaileen bloga

02:27:00 | Atalak: Arazoak, Zalantzak, Ideiak eta proposamenak, Bestelakoak | 80 hitz  

Blog hau komunitateko partaideen bloga da. Hemen komunitatearen inguruko kontuak plazaratu ahal dituzue Mahats Orriak-eko kide guztiok.
Mezua idazten duzuenean saiatu katergoria hauetako baten baten sartzen:

  • Arazoak: nabigatzean edo editatzean topatzen dituzuen arazoak edo hutsak.
  • Ideiak eta proposamenak: komunitatea hobetzeko edo osatzeko okurritzen zaizuena edo beste partaideei bota nahi dizkiezuen enbidoak.
  • Zalantzak. Zeozer egin gura eta zelan jakin ez. Argazkiak sartu, artxiboak igo, testua formateatu,... Bota hemen
  • Bestelakoak: aurreko guztietan non sartu ez dakizuna baina plazaratu behar dela uste duzuna

orritxuaorritxuaorritxuaorritxuaorritxuaorritxua

Mahats Orriak komunitateko partaideak

Blog hau komunitateko partaideok funtzionamenduaren inguruan dituzuen zalantzak eta aurkitzen dituzuen arazoen berri emateko eta elkarri laguntzeko da. Erabiltzaile guztiok idatzi ahal dituzue mezuak, baina beti ere komunitateari buruzko kontuen inguruan.


Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Besterik

Blog hau sindikatu XML

What is RSS?

powered by
b2evolution