Bestela, hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta Urkullu eta Mintegiren alderdiek ordezkatuko dituzte Legebiltzarreko 2/3ak. Baina lehengora itzulita, EAEko gizartean 3tik 1 bakarrik euskalduna da. Gaur egun oraindik ere euskaldun gehienak abertzaleak dira, baina abertzale gehienak ez dira euskaldunak.
Edozein modutan, oraindik ez dakigu zer gertatuko den hurrengo Eusko Jaurlaritzarekin hizkuntzaren alorrean, baina bien bitartean eredu ausarta eman dutenak Gipuzkoako Foru Aldundiakoak izan dira. Herrialdeko gobernuan dauden Bildu-ko politikariek agerpen publiko guztiak euskaraz soilik egingo dutela ohartu dute, behar duenarentzat itzulpen zerbitzuak eskainiz. Oposizioko alderdiek, EAJ barne, ekimena kritikatu dute.
Bitxia bada ere, azken hauteskundeetan "Berria"n emandako elkarrizketa batean, Antonio Basagoitiri galdetu zioten ea zer iruditzen zitzaion deklarazioak gazteleraz bakarrik egitea. Bere erantzuna izan zen euskaraz soilik egitea bezain normala iruditzen zitzaiola.
4) 2012ko irailaren 11an, Diada egunean, Madrilgo Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran proposamenaren alde egin zuten PSOEk, IUk, CIUk, EAJk, ERCk, Amaiurrek, Geroa Baik eta Compromis-Equok.
Izan ere, historian lehenengo aldiz, euskarazko kate bat entzunena da euskal herrialde batean. Gipuzkoan gertatu da (noski), 2012ko hasiera honetan EGM-k egindako neurketaren arabera: Euskadi Irratiak (57.000 entzule) lehendabiziko aldiz gainditu ditu SER (53.000) eta Radio Euskadi (48.000), harro egoteko moduko marka ezarriz.
Emaitzak ez dira hain onak Hego Euskal Herriko beste lurraldeetan. SER katea jaun eta jabe da Araban eta batez ere Bizkaian, eta entzunena da Nafarroan ere bai, Onda Cerok ia pareko datuak dituen arren. Azken herrialde honetan Euskadi Irratiko entzule kopurua portzentualki hobea da beste bietan baino, eta zenbaki horiei Euskalerria Irratiarenak (kate "alegala" ) gehitu behar zaizkie. Dena den, Bizkaia Irratiaren datuak ere kontuan hartu behar dira, eta lau probintzietan Gaztearenak ere azpimarratzeko modukoak dira, bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian.
Aurten 30. urteurrena ospatzen ari da euskarazko irrati publikoa, 1982ko azaroaren 23an emititzen hasi baitziren. Hala ere, euskarazko irratigintzaren lehendabiziko irratsaioa orain dela 80 urte izan zen, 1932ko martxoaren 2an hain zuzen ere (1920koa da mundu osoko lehenengo irratsaioa).
Azkenik, euskarari buruzko jarrera dela-eta, gogoetarako datu eta galdera bana: 16 urtetik gorakoen %12 euskara sustatzearen aurka daude (%14a 1991n). Galdera: Euskaldunen artean zenbat azalduko dira gazteleraren aurka?
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
Blog hau sindikatu