Leioako Umore Azokan estreinatu zuen Iñaki Mata antzuolarrak kale antzerkiko bere ikuskizuna, eta pasa den asteburuan Arrasaten berriro eskaini zuen: "H,o2topoz". Edo gurpil-aulkiarekin egindako magia. Edo tresna horri ateratako txinpartak. Bere hitzetan gurpil-aulkia "objektu ederra dela uste dut. Nahi duzuna kontatzeko hizkuntza duen tramankulua da. Asmakizun paregabea da, eta erakutsi gura dut edozertarako balio dezakeela". Hemen daukazue linka, ikuskizunaren bideotxo batekin barne.
Bestela, "Goiena"-n ere eta Amaia Pavonen bidez (ekarri asko!) TV3-ek ekoiztutako "Polseres Vermelles" telesailaren berri eduki dut. "Intensament vius". Biziki biziak. Haurren minbiziari egindako bestelako hurbilketa, modu "xamur eta dibertigarrian". Urtarriletik maiatza arte 13 atal egin dituzte, eta bigarren denboraldia prestatzen dabiltza. Antena3-erako gaztelaniazko itzulpena egin dute, eta antza Steven Spielbergek berak ingelesez abiatu nahi du AEBetarako.
Proposamenak.
Bergarar eta mugako gipuzkoar askoren moduan, Martin Garitano jauna be zuri-gorria da. Gipuzkoako aldun nagusia eta Athleticen zalea da, eskandalu maiuskuloa piztu dabe alde horretako probintzianoek. Halandabe, eskandalu hiperbolikoagoa izango zan Bizkaia aldeko agintariren bat txuri-urdina izatea. "Ezinezkoa, hori ezinezkoa da!" Oihukatuko dabe hamen, ozen, alde honetako probintzianoek. Herriko Fronte Judutarrekoak ez dira konturatu, antza, euren taldean aspalditik dabiltzala Fronte Judutar Herrikoiaren jentea. Eta alderantziz.
Alde bietakoak gara judutarrak, eguaztenean Bukaresten jokatu ebenak eta atzo Anoetan ibilitakoak.
Aurton be txintxo-txintxo, huts egin barik, ahuntzaren eguerdiko doministikuaren balioa deukien sariak aurkeztuko deutsueguz. Gentlemen and ladies, zuekin guztiekin, Ahuntza Sariak 2011!!!
Brontzezko Ahuntza: Cesaria Evora brontzezko abeslariari. a diva dos pés descalços.
Zidarrezko Ahuntza: Juan Carlos Eguillor marrazkilari transprobintzial fantastikoari.
Urrezko Ahuntza: Kate Middleton printzesari, monarkiaren alde lerratzeak blog honetarako hondamendia eta Ahuntza Sariak gitxiestea ekarri ditzakeela jakinda eta halandabe.
Intsentsuzko Ahuntza: Juan López de Uralde ahuntz orlegiari, arrazoi askorengaitik.
Mirrazko Ahuntza: Alberto Peña Iturria aitari, lau urte igaro dira eta gogoan zaitugulako.
Zaborrezko Ahuntza: Geure mundu aberatsean krisialdi ekonomikoa sortu daben aker malapartatuentzat, mundu txiroan krisialdian beti dagozala kontuan hartuta.
Jo eta ke Ahuntza: Wangari Maathai, ekintzaile ekologista eta feminista kenyarrari, “Zugaitzen Amari” hain zuzen be.
Erriberako Ahuntza: Enrique Villarreal abeslari txantrearrari, “El Drogas” barik Barricada ez dalako bardin izango.
Robinson Crusoe Ahuntza: Anfibiook ugarteetan bizitzera kondenauta gagoz. Zenbat gara? Itxaro Borda gehitu behar dogu kontaketan, “Auria” artikuluarengaitik.
Zeluloidezko Ahuntza: “Happy thank you more please” pelikula bitxi eta ederrari, ganorabakotzat jota erabagiak polemika sortu leiken arren.
Binilozko Ahuntza: Manel bolada onean dagoz, baina saria doia Antònia Font taldearentzat, “Lamparetes” diskoagaz.
Zuzeneko Ahuntza: “Primus” taldeari, .aurtongo Azkena Rock Festibaleko ustekaberik atseginena epaimahaikideen ustez. Abo batez.
Santutxuko Irakurlearen Tarteko Ahuntza: Kepa Mallea fraide ohi, irakasle ohi, mendizale, berbalagun eta erabateko ahuntzari.
Goñiko Ahuntza: Goñi tabernako Txikiteroari, gogoan zaitugu!
Diamantezko Botxokaria: Amy Winehouseri emotea erabateko arrunkeria izango zan, eta saria, jakina, Gary Moore diamantezko musikari bikainarentzat da. Rest In Peace.
Diamantezko Doministikua: Kepa Elortza ahuntz txantxikuari, bere doministikuak hainbaten kontzientziak astindu ditualako.
Alberto Ormaetxea Saria: Aigle Noir taldeari, Haitiko futbol ligako aurtongo txapelduna. Laino guztien azpian!
Gor@gut@gut@rr@k Ahuntza: Zeuri eta neuri, aibalaostia!
Hamen dagoz azkenean, gentlemen and ladies, bosgarren aldiz jarraian ahuntzaren eguerdiko doministikuaren balioa deukien sariak. Saridunei zorionak eta saririk jaso ez dabenei… osasuna!
Brontzezko Ahuntza: José Antonio Labordeta aragoar ahunzgarriari, politikari guztiak bardinak ez diralako.
Zidarrezko Ahuntza: Edurne Pasaban ahuntz baskistandarrari. Munduko mendirik garaienetan zein koloretakoak izango dira ahuntzak? Zidarrezkoak?
Urrezko Ahuntza: José Saramago urrezko ahuntz erraldoiari. Coerência eta Compromisso berba hutsak ez diralako, maisuari begiratuz gero.
Intsentsuzko Ahuntza: Joxe Arregi teologo eta fraide ohi isilaraziari. Zenbat jente baliotsu gelditzen da oraindino eliza katolikoaren barruan?
Mirrazko Ahuntza: Alberto Peña Iturria aitari. Hiru urte igaro dira eta gogoan zaitugulako.
Zaborrezko Ahuntza: Del Olmo, Acebes eta Michavila hirukoteari eta euren tesiak sostengatu zituztenei. “Egunkaria”ren aldeko epaiak horientzat zaborrezko sari hau ekarri die. Buuuu! Buuuuuuu!!!
Jo eta ke Ahuntza: “Breaking the Silence” ekimenari. Krabelinen iraultza israeldar txikiari, Shalom!
Erriberako Ahuntza: Jose Luis Uriz Atarrabiako zinegotzi sozialista izandakoari, haren planetan bizitza inteligentea badagoala gogoratu deuskuna.
Robinson Crusoe Ahuntza: Nagore De las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzari sestaoarrei, Gipuzkoarren Itsasoan ugartetxo bizkaitarrari.
Zeluloidezko Ahuntza: Iaz dokumental batek irabazi baeban, aurton animazinozko lan batek irabazi dau, “Coraline” zoragarriak hain zuzen be. Be careful what you wish for...
Binilozko Ahuntza: "Garrantuan Melee". Atom Rhumba. Welcome back, you motherfuckers!
Zuzeneko Ahuntza: Klasikoen artean klasikoena, Tenplua alde batetik eta Jaungoikoa oholtzan. “Haizea Garizumakoa”.
Santutxuko Irakurlearen Tarteko Ahuntza: Ez bera ezta neu be ITtik aurton igaro ez arren, Asel Luzarraga ahuntz idazleari. Jaio zaralako libre izateko eta ez loturik egoteko.
Zuzeneko Ahuntza: Klasikoen artean klasikoena, Tenplua alde batetik eta Jaungoikoa oholtzan. “Haizea Garizumakoa”.
Santutxuko Irakurlearen Tarteko Ahuntza: Ez bera ezta neu be ITtik aurton igaro ez arren, Asel Luzarraga ahuntz idazleari. Jaio zaralako libre izateko eta ez loturik egoteko.
Goñiko Ahuntza: Euskal Talibanari, Iratiko oihanaren bolizko dorrean bizi danari. Moroak garalako behelaino artean.
Diamantezko Botxokaria: Euskal blogari berpizkundetarrenari, ahuntz nekaezinari, Libertario Coscojalesen antz handiena deukon irrati-esatari horreri. Oier Gorosabel azpimarragarriari, noski.
Diamantezko Doministikua: Zergaitik ez dago kalean? Zergaitik ez dabe pakea maite? Sari hau abo batez epaimahaiak erabagi dau Arnaldo Otegiri emotea.
Alberto Ormaetxea Saria: Suitzako futbol selekzino nazionalari emongo neutsan, Hego Afrikako mundialean egindako lanagaitik, baina haren ordez Xabi Prieto, Mikel Aranburu, Claudio Bravo, Mikel González eta abarreri. Batzuk zuekin gengozan orain baino lehen.
Gor@gut@gut@rr@k Ahuntza: Arantzazuko Osasun Jardunaldiak prestatu genituenoi, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko aurtongo jardunaldi ederrak alegia, biba gu!
Iraultzarako deia ez da oraingoa, gaur egun horren aldeko hainbat sustatzaile eta matxinatzeko ziur aski arrazoi bat baino gehiago dagozan arren. Kontua da lehengo egunean Bilboko liburutegi baten zoko ezkutu batean topau nebala harribitxi bat, 1979ko abenduaren “Jakin” aldizkaria, “Medikuntza Euskadin” gaia hartu ebana. Barrualdean, Joan Mari Torrealdaik idatzitako artikulua dago. “Eredu erreformazale eta osasun indibidualaren medikuntza anarkistaren artean” kokatutako sei osasungilek berba egindakoa jasotzen dau, bibliografia oparoagaz batera. Eta jarraian pasarte batzuk transkribiduko ditut, komentarioekin lagunduta:
“Medikuntza eta agintea elkarren ondoan eta elkarri lagunduz bizi dira”. Abadea, alkatea eta medikua, hirutasun klasikoa. Klasikoegia aukeran, gaur egungo bestelako hirutasunak iruditzen jataz neuri behintzat.
“Sanital presupostua Estatuko presupostu orokorra baino 0.1 biloi gehiago da. Eta horren %60 botika industriaren montajearena da. Zer egin honen aurrean: Erreboltatu? Nork eginen du, ordea matxinada hau?”. Farmazia industriak eragindako ustelkeria bistan da, noski, baina oso bitxiak dira testuan emondako datuak. Zer arraio izango zan aurrekontu orokorra? Benetan sasoi hartan osasungintzak hainbeste diru jasotzen eban? Ez dot uste ba.
“Medikuen kontra altxatzeko arrazoirik ez zaio jendeari falta, baina ez du inork egingo, medikurik gabe angustiaturik, desanparaturik ikusten bait dute beren burua.” Bufa! Eskerrak azkenean altxamendu hori ez zala gauzatu…
“Medikuen esku gelditzen da altxatzea eta bere gizarte-funtzioa aldatzea. Ez gizarte-aldatzaile baizik eta gizarte-frenatzaile da medikua. Gaisotasunaren sustraira jo beharrean, gizarte hau bere akats guztiekin iraunarazi egiten du, pastillak esker-eskuin banatuz.” Saltsan sartzen gara azkenean. Prebentzinoa versus botikak. Medikuntza alternatiboak versus ofiziala. Erditze naturala versus epidurala. Txertoak ez ala bai. Ondo da, baina badago bi munduen arteko zubirik? Goienarako hurrengo artikuluan sakonduko gara. Bitartean, Egubarri eta Urte barri onak zuei!
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
Blog hau sindikatu