Azken erantzunak

Honi erantzunez: With his boots on

Lori Thompson [Bisitaria]
Happy Birthday, Pello!
Permalink-a 2013/05/19 @ 23:32

Honi erantzunez: Zenbat eta gazteago orduan eta antipatikoago

Oier Gorosabel Larrañaga [Bisitaria] · http://fisiolantaldea.blogspot.com/
Hala dok bai. Baiña arazua gaztetasunana dala esango najeukek, ez medikotasunana.

Izan be, nik gauza bera esan najeikek pazientiengaittik: orokorrian, zenbat eta gaztiago, orduan eta antipatikuago (muturreko antipatikotasuna nerabiak dakelarik).

;-)
Permalink-a 2013/04/16 @ 11:01

Honi erantzunez: Alboan egotea aktiboki

Oier Gorosabel Larrañaga [Bisitaria] · http://fisiolantaldea.blogspot.com
Ohore bat hire doministikuan agertzia! Eskerrikasko.
Permalink-a 2013/04/03 @ 08:45

Honi erantzunez: Galtzeimer

Oier Gorosabel Larrañaga [Bisitaria] · http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/
Doctor Tierra, hire mezu sintetiko hau nere blogian kopixaukot. Iturrin kasua eredugarrixa begittantzen jata gure hainbat eta hainbat pazientiendako-eta.
Permalink-a 2013/03/20 @ 01:59

Honi erantzunez: Galtzeimer

iturri [Bisitaria]
Eskerrak zuri, Patxi.

Gaixotasunaren prozesua ez da erraza izan: ez dakizu nola jokatu, ikasten joaten zara, hanka sartzen duzu...

Baina oso baliagarria izan zait noizean behin blogean gauzak kontatzea.

Eta zure komentarioak irakurtzea, noski.

Mila esker.
Permalink-a 2013/03/18 @ 14:23

Honi erantzunez: Itxaropena saltzeko negozioa

Jozulin [Bisitaria] · http://www.blogak.com/jozulin
Izan ere, ahalegin berezirik egin barik saltzen den merkantzia da esperantza.
Permalink-a 2012/12/30 @ 11:59

Honi erantzunez: Mari Carmen

oier g [Bisitaria]
Kaixo doktore:
Berorren mezu honen aipua egin dot nere osasun blog barrixan:
http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/04/aspaldi-idatzittakuak-barriztatzen.html
Hain zuzen be, betiko blogeko osasun asuntoko mezuak bertara mobitzen najabik, gaika sailkatu eta irakurgarrixaguak egitte aldera.
Sarri arte!
Permalink-a 2012/04/11 @ 06:41

Honi erantzunez: Ahuntza Sariak 2011

patxilurra [Kidea]
Tira, auzokide, inor ez da ferpektua. Behintzat garaiz aldatu dot neure jarrera eta aingeru hori ikusi ostean konturatu naz Monarkia dala bidea. ;)
Permalink-a 2012/01/04 @ 07:41

Honi erantzunez: Ahuntza Sariak 2011

Marti(n) auzokidea [Bisitaria]
Kate Middleton??????????
PER L'AMOR DE DÉU!!!!!!!!
FOR THE LOVE OF GOD!!!!!!!!!!
JEXUX, MIREN ETA JOXE!!!!!!!
glamur apur baten bila edozein gauza ezin da onartu, eh! hau ondo apuntauta geratzen da nonbaiten eta sinesgarritasuna berriro irabazteko lanak izango dituzu, aibalaostia!!
:PPPPPP
Permalink-a 2012/01/03 @ 05:33

Honi erantzunez: Ahaztu

Harribitxi [Bisitaria]
Nere amamak Nati izena du, ta zure amama Klara bezalaxe dago, bizirik baina itzalitta...beraiek ahaztu dutena gure memorian iraun dezan, eta izan direna mantendu dezagun orimenak ondo gorde behar dittugu!
Egunen batean lortuko da heriotza duinaren legeztatzea.
Permalink-a 2011/12/26 @ 13:46

Honi erantzunez: XL

leire narbaiza [Bisitaria] · http://eibar.org/blogak/leire/
Nobenarixua pasata, baiña, halanda be zorionak!
Normala da 40xen krisixa, neuk be izan neban. GAzte-gaztiak ez garala konturatzen gara, eta balantze tentelak egitteko jperia be izatn dogu ixa danok.
Baña egixa badiñotsut, ointxe, krisixa pasauta, esan neiketsu hauxe dala nere bizitzako momentu onena, ez bizi iza dodalako ez dakit-zer esperientzia, edota loterixia tokau jatalako. Ez, fisikoki ez da nere momentu onena, baiña neure buaruakin iñoiz baiño hobeto nago, iñoiz baiño gustorako.
Eta hori itzelezko trankilidadia da, momenturik orekatuena dalako (eta hori kaosaren erregiñak diñotsu!)
Horretara, lasai egon. Ikusiko dozu zulotxo hau pasatzen dozunian ze ondo sentiduko zaran!
Difrutaizu! Besarkada bat!
Permalink-a 2011/11/19 @ 17:24

Honi erantzunez: Euskal pop gizartea

patxilurra [Kidea]
Oso artikulu luze eta mamitsua gai honeri berari buruz: "Euskal poparen aro loriatsua irekiko da?" (Leire Lopez Ziluaga).

Oso aportazino interesgarriak dakar "Sustatu"-k, besteak beste Aitor Oiarbiderena eta Leirek berak lagatako iruzkinak.
Permalink-a 2011/11/11 @ 22:41

Honi erantzunez: XL

Laperla [Bisitaria]
Adin krisi hauek lagun batzuk aprobetxatzen dute euren bizitzak zuzentzeko, eta bide egokia topatzeko, beitu bestela gure 80ko hamarkadako “idoloa” Gari, “estatuari gerra” abesten zuen berak, aurtengo urriaren 12 (arraza eguna, ezta?) Instituto Cervantes-ek gonbidatuta kontzertu bat eskaini du. Halako gauzek pentsarazten didate ia bizitzako urte hoietako une hunkigarrienak eta itxurazko jarrera hiperkoherentak guztiz faltsuak edota behintzat antzeztutako tragikomedia egokiak izan ziren. Hori planteatu nion lagun bateri eta mila aldiz entzundako doinu bat erabiltzen erantzun argia eta zehatza aurpegiratu zidan , “nola aldatzen diren gauzak kamarada!!!” Askotan arazoetan aurkerak sortzen dira.
Permalink-a 2011/11/09 @ 01:56

Honi erantzunez: XL

hirukomachina [Bisitaria]
Badakit 40 urteko krisialdian murgilduta zaudela, badakit azaroaren 26an elkartuko garela egun eta txoko berezi batean baina jakin ez dakidana da nola moldatuko zaren egoera berri honetan zulo beltzan sartu eta gero.
Zure lehenengo 40 urteen hileta ospatuko dugu. Muga gaindituta, zenbat oroitzapen, zenbat bizipen........ Bizitza osoaren bizitza erdia jan duzu onena dastatuz. Hemendik aurrera zoaz menpekotasun baten bila ( kirola, droga, sexu gogorra edo dena aldi batera) krisia aurre egiteko. Tartean entzun Tindersticksek asmatutako abesti hau, "Trouble everyday", depresioan erabat sartuta ausnarketa sakon bat egiten lagunduko dizu.
http://www.goear.com/listen/72c0bdf/trouble-every-day-tindersticks
"Look into my eyes
You see trouble every day
It’s on the inside of me
So don’t try to understand
I get on the inside fo you
You can blow all away

Such a slightest breath
And I know who I am

Look into my eyes
Hear the words I can’t say
Words that defy
And they scream it out loud...........

Permalink-a 2011/11/08 @ 03:33

Honi erantzunez: XL

Aintzineko parrockianoa [Bisitaria]
Aipatzen dituzun izen, eta gertaera guztiak ezagunak egiten zaizkidanez, bain geografikoki bai espiritualki bizilagunak garela frogatutzat eman dezakegu hamaikagarren aldiz. Eutsi beldurrik gabe berrogei horiei, eta behar den moduan ospa ditzagun!
Permalink-a 2011/11/07 @ 14:29

Honi erantzunez: Dana guzurra da

patxilurra [Kidea]
Arrazoia deukozu, Atletiken bilbotar pare bat baino ez badagoz, Errealean donostiar bakarra dogu (hori bai, Xabi Prieto da, taldearen biriketako bat).

Akaso berandu baino lehen gertatuko jaku saskibaloiagaz legez: "euskal" derbiak Baskonia eta BBBren artean, edo bi horiek Gipuzkoako taldeagaz. Zenbat "euskal" jokalari dagoz hiru taldeak batera kontuan hartuta? Dozena erdi bat?

Azken "euskal" derbiari buruz eta "Miribilla efektuari" buruz hauxe idatzi dau Humber Aranguren lagunak bere blogean.

Buzzin in my head: Lies, lies, lies...


Permalink-a 2011/10/10 @ 12:31

Honi erantzunez: Dana guzurra da

Umm..Koikili otxandiarraz gainera plantilan hauek ere badaude (http://tinyurl.com/3xmoh76): Iturraspe (Abadiño, oraintxe entzun diot prentsaurreko batean bertako euskarara hurreratzen den berbeta baten), Susaeta (Eibar), Aurtenetxe (Zornotza), Amorebieta (Venezuelan jaioa baina Iurretan hazia), Zubiaurre (Elgoibar), Ibai Gomez (Santutxu). Uste dut hauek behintzat euskaldunak direla eta mendebaldeko euskara moduko bat egiten dutela (Ibaireran Bilboko euskara izango da, bai, baina Bilbo EHko mendebaldean dago), eta lau partida horretan izan zirela.
Igual partidaren emaitza hori ez da hain luzea izango.
Bide batez, eta probintzia-kapitala dikotomia posibleaz: Athletic-en plantilan "bilbaino" bi daude: Gomez eta Herrera, Bilbon jaioak esan gura da. Errealaren lehenengo plantilan ez dut Donostian jaiotakorik topatu, Athletic-en Gabilondo donostiarra dago berriz.
Permalink-a 2011/10/09 @ 01:20

Honi erantzunez: Dana guzurra da

Jozulin [Bisitaria] · http://www.blogak.com/jozulin
Atsegin dut!!
Permalink-a 2011/10/04 @ 12:53

Honi erantzunez: 2018

patxilurra [Kidea]
Aupa Leire! "Kalamuatik Txargainera" zeure blogean ikusi dot "Euskara Batua be zeure kintoa dala". Neu jaio nintzan urtean, zeu baino apur bat geroago, Ian Paisleyk DUP alderdia sortu eban. Halaber, Assuango presa eraiki eben urte hartan. Mila esker zeure erantzunagaitik!
Permalink-a 2011/09/11 @ 13:12

Honi erantzunez: 2018

leire narbaiza [Bisitaria] · http://eibar.org/blogak/leire/
Goitti behera nator bat zuk idatzittakuakin! Batua bihar-biharrezkua dakagu, ez dago dudarik. Baiña zer giñake euskalki barik? Doiñu eta molde ezbarn barik? Homogeneo eta triste, besterik ez!
Bixen artian dago oreka, gatxa baiña lortu leikiana!
Permalink-a 2011/09/10 @ 05:41

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Uztaila 2014
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution