Artxiboak: Apirila 2010

2010/04/20

Amerika europartzen

08:11:29 | Atalak: Goienkaria | 198 hitz  

XIX. mendeko amaieran Von Bismarck prusiarrak historiako lelengo osasun asistentzia publikoaren modukoa martxan ipini eban. Garai hartatik AEBak hainbat esparrutan gailentzen joan da Europaren ganetik, eta tartean osagile eta ospitalerik hoberenetarikoak han dituzte. Baina aldi berean beste herrialde mendebaldar batzuekin konparauta haur heriotza-tasa altuagoa eta bizitza-itxaropena baxuagoa deukoz. Izan be, estatubatuarren %15ak ez deuko osasun asistentziarako aukerarik, 45 milioi pertsona inguruk. Horreri buelta emoteko dator Obamaren erreforma, hainbeste hauts harrotu dauana, 2014rako osasun eskaintza unibertsala aurreikusten dauana (?).

 

Bien bitartean, Europa amerikartzen doia. 1948an Britainia Handian National Health Service eredugarria sortu eben eta atzetik joan ziran estatu frantziarra urte haietan eta espainiarra 1963an. Ordutik aurrera europar sistemak sendotzen joan ziran, 1984an Osakidetza eta 1990ean Osasunbidea sortu zituzten, 2000an Jospinek osasun erreforma handia gidatu eban eta urte hartan OMEk frantziar sistema munduko onentzat jotzen eban, japoniarra, suediarra eta herbeheretarraren aurretik. Halandabe, 1980ko hamarkadan britainiar eredua krisialdian sartu zan, eta tirabira handiak egon ziran Thatcher eta laboristen artean. Geurean, danon abusuen ondorioz aspalditik datorrena Bengoa eta Kutz sailburuak orain plazaratzen dabilz, krisialdi ekonomiko globalak okerragoturik. Murrizketa gero eta handiagoak eta pribatizazinoa datoz, baita Ipar Euskal Herrira be. Ganbehera gatoz AEBetan goruntz datozen bitartean.

(Apirilaren 16an, barikuan, "Goienkaria"n argitaratua)

2010/04/13

Azkenean aske!

13:33:29 | Atalak: botxokaria | 364 hitz  

Lantzean behin arrain txikiok ere pozak hartzen ditugu, eta oraingoa handia izan da, poz handi-handia. Eta are handiagoa izan zitekeen, zazpi urte hauetan atentatu honen biktimek pairatutakoa kontuan hartuko ez bagenuen, kontu korrontearen blokeoak, gaizkile moduan tratatu izana eta, lazgarriena, torturak pairatzea eta delitu hori ikertu barik gelditzea eta abar. Bestela poz-pozik, jakina, Martxelo, Txema, Joan Mari, Xabier eta Iñaki absolbitu ditugulako. Gora zuek!

 

Llengües Vives paperezko buletinean hainbat bider kasu mingarri honi buruzko testuak argitaratu genituen 2003ko "20-F" madarikatu hartatik aurrera, eta horiek guztiak hemerotekan gelditu dira. Fred Perersekin, LLVVren aitarekin, batzuetan hizketan ibili nintzen “ustezko epailea” edo “atentatua” moduko adierazpenak buletinean erabiltzeko egokitasunaz, argitalpenaren seriotasun eta objetibotasun ahalik eta handienak mantendu nahian. Baina gaur egun blog honek bestelako tonua eta estiloa erabiltzea ahalbidetzen digunez horixe aprobetxatuko dut. Denbora tarte luzeegi honetan pilatutako amorrua handiegia izan delako. Justizia (partzialki) egin dutelako pozik. Gaurkoa aspalditik idatzi nahi nuen artikulua delako. Poza eta amorrua Fredekin eta zuekin guztiekin konpartitu nahi dudalako.

 

Terroristak bilatzen ari ziren, ongile talde bat topatu zuten eta ez ziren konturatu ere egin. Mendekuaren gosez Egunkarikoak aurretik eraman zituzten eta okertu ziren. ETA toki guztietan ikusten zuen Garzón epailea ere epai bidean dago. Baina Del Olmo ustezko epailea nork epaituko du? Torturak egin zituzten guardia zibil horiek nork epaituko ditu? Aznarren bigarren agintaldian ministro zeuden Acebes eta Michavila, "euskararen onerako" jokatu zutenak, nork epaituko ditu ba? Bestela, egindako kalte ekonomikoa nork ordainduko du? Badakigu atentatu honen arduradunek ez dutela barkamenik eskatuko eta euren alderdiek ez dutela egindako kaltea gaitzetsiko, beraz justizia ez da erabatekoa izango. Baina utzi gaitzazue mesedez aste honetan guztian zehar (eta aurrerantzean ere) poz honetaz gozatzen.

 

Bagenekien errugabeak zirela, baina okerrena da eurek ere bazekitela hasiera-hasieratik. Inoiz ezin izango dut 2003ko otsailaren 20 hartaz ahaztu, non negoen "Euskadi Irratia"n albistea entzun nuenean eta zer egin nuen hurrengo orduetan, egun hartako Egunkaria irakurri nuela azken alea zela jakinda, etorriko zena gogorra izango zela...

Baina ezin izango dut 2010eko apirilaren 12a ahaztu, non nengoen albistea Interneten irakurri nuenean, hurrengo orduetan zer sentitu nuen eta zer egin nuen. Tartean, testu hau idatzi.

 

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Apirila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution