Aurton hiru urte izango dira, etzi hasiko dan hilabetean, aita hil jakula.
Aurton lau urte dira Pello jaio zala, urte bat Aiora, 34 Maider eta 39 neu.
Aurton Jose Saramago hil dan urtea da.
Aurton Erreala Lehen Mailara igo dan urtea da.
MMX.
Euskal hiztun guztiok barruan filologo txiki edo handi bat daramagula esaten dute, eta nolabait horrela da. Hala ere, sasifilologoak izateaz gain batzuk abokatuak, ingeniariak edo kirolari profesionalak dira, eta hor dago koxka: Nork bere esparruan espezializatzea, hiztegia eta hizkuntza aberasteko. Baserrian ez ezik kalean ere hiztunak ibiltzea lehenengo urratsa izan da, eta hurrengoa gero eta gune gehiagotara iristea.
Bestela, erakunde horrek orain dela 20 urte hasi zen urtero osasun jardunaldiak antolatzen, gai baten inguruan eskainitakoak eta osasungintzako hainbat profesional mota biltzen gaituztenak, beti ere euskara komunikazio tresna delarik. Denborarekin hobekuntza nabaritu izan da parte hartzaileen aurkezpenen kalitateari dagokionez, eta hiztegia finkatzen doala ere igartzen da. Aurten ere, Arantzazuko (Oñati) topaketan, horixe baieztatu dugu asteburu honetan bertan. Eta, oso pozgarria izateaz gain, gurean gero eta sarriagotan entzuten den dikotomia faltsua kolokan ipintzeko balio digu: Antza denez batzuk ez dute mediku euskaldunak nahi, mediku onak baizik. Eta guk ez dakigu profesional euskaradunak txarrak garela aditzera eman nahi duten, edo ezaugarri biak zergatik ezin ditugun kontuan hartu. Zalantzan ez dagoena da osasun arloko profesional euskaldun on ugari dugula, eta horixe eskatzen duela gizartearen zati handi batek.
Beraz, demagogia eta manikeismoari muzin eginez, segi dezagun geure hiztun komunitatea aberasten. Kioskoetan aldizkari espezializatu gehiago behar ditugu eta Interneten blog espezializatu gehiago. Farmazilari euskaldunak 1994tik martxan daude eta informatikariek iaz euren 7. bilkura egin zuten. Espezializatzea ala hil!
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
Blog hau sindikatu