Artxiboak: Uztaila 2010, 05

2010/07/05

Baloia, burua, bihotza

08:31:48 | Atalak: Goienkaria | 216 hitz  

Futbola ez jat gustetan, Real Sociedad izeneko taldea baizik, txikitatik deukodan sentimendu irrazional eta transprobintziala da, badakizue. Baina futbola izugarri aldatu da sasoi horietatik, Arconada-Celayeta-Gorriz-Gajate-Olaizola… Urteak aurrera, Bakero, Begiristain eta Lopez Rekarte izan ziran lelengoak diruaren truke taldetik alde egiten. Burua versus bihotza.

Eta urte gehiago igaro dira eta gaur egun ia ezinezkoa da Barça eta Real Madrilen diktadura kolokan ipintzea, 80. hamarkadan Errealak eta Athelticek egin eben moduan. Eta selekzinoen mailan be buruek bihotzen ganetik aginduko ebelakoan nago, demagun euskal selekzinoa eta kataluniarra ofizialak izango balira. Xabi Alonsok zer gurago eban ba, “La Roja”-gaz jokatu ala berdea-zuria-eta-gorriagaz? Eta Carlos Puyolek zer aukeratuko eban ba, Mercedes bat edo Renault Clio bat? Bihotza badeukie geure mutilek, bai, baina burubakoak ez dira ba!

Zorionez, bihotzak batzuetan izugarri traidoreak dira eta agerian lagatzen dituzte, zeure lankide hori esate baterako edo zeure osaba hura, urtean zehar sermoiak emoten deutsuezanak zeure aberri, bandera eta nazionalismoaren aurka, munduko uritartasuna goraitatuz. Azkenik Futbol Munduko Txapelketak iristen dira (eta Wimbledonak, eta Tourrak,… ) eta orduan bai, euren aberria, bandera eta nazionalismoa zilegiak dira, eta munduko uritartasuna lekutan gelditzen da. Momentu magiko hauetan planetan aberri bakarra dago eta beti bardina da… Ez esan, “ez nazionalista” hauek katxondo hutsak dira.

(Aste honetako "Goienkaria"n argitaratuko da).

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Uztaila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution