Artxiboak: Uztaila 2010, 23

2010/07/23

O Ano da Morte de J.S. (II)

11:04:01 | Atalak: bizi gera! | 224 hitz  

Euskaldun askoren ustea (eta sinesmena) da geure literatura txarra dela, eta horrek nolabait azaltzen du liburuen salmentan dauden desproportzioa bi hizkuntzen artean, irakurtzen ez dutena baloratzea absurdoa den arren. Bestela, euskaldun batzuen ustea da euskal literaturarik onena itzulpengintzatik datorrena dela. José Saramago adibidez, euskaratuta.

 

Pasa den hilabetean hildako idazle handiaren “Lisboako setioaren historia” euskaraturik daukagun liburu bakarra da orain arte, eta ez da seguru aski haren lanik errazena. Idazle portugaldarraren “Leizea” edo “Lanzaroteko bitakorak” irakurtzeko errazagoak dira, adibidez, baina hutsune horiek ditugu euskal liburutegietan. Beste egile batzuen liburu bikainak faltan ditugu, zalantza barik, baina egia da ekoizpena orokorrean gorantz doala Esate baterako, Paul Austerren azken liburu guztiak itzulita ditugu, eta hori oso eskaintza erakargarria da, idazleari berari eskertu behar dioguna lehenik eta behin. Halaber, blog honen lurraldeko Manuel Rivas (“Elurraren urtzea” ) eta Joan Margarit (“Misericordia etxea” ) irakurgai ditugu.

 

Hala ere, kanpotik datorrena bakarrik aintzat hartzeak Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Unai Elorriaga, Harkaitz Cano, Iban Zaldua, Katixa Agirre, Julen Gabiria edo Kirmen Uribe mespretxatzea da, eta hori gehiegi mespretxatzea da, konplexuetatik baino haratago doa. Bistan da amonarik ez daukagunok geure burua ez badugu maite inork ez gaituela maite izango. Aurten Kirmenek espainiar literatura saria jaso duen arren, José Saramago hil zaigun urte honetan.

("Llengues Vives"en blogean argitaratua elebidunez).

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Uztaila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution