Artxiboak: Abuztua 2011

2011/08/16

Pazienteei gaixotasunik ez eukiela amets egiteko esaten eutsen osagilea

08:57:10 | Atalak: doministikuak, Osatzetik Arintzera | 321 hitz  

"O señor Ramón era cazador, e albéitar aficioado, mui dado a recetar sinapismos e coñac tres cepas. Creía nas virtudes da chuvia de maio e do crecente. Tamén aconsellaba ao enfermo que soñase que estaba sano:

- Soña que sanache e que me botas unha carreira!

E pra dar ánimos ao doente, botaba a correr camiño adiante, dando de cando en vez unha volta enteira no áer, coma bailarín de mérito. Algunhas veces, soio con iso, o doente xa sanaba. Cobraba en café que, como decía, era máis limpo que cobrar en diñeiro".(*)

Paziente guztiei ezin deutsezuz holako erokeriak planteadu, burutik jota zagozala pentsatzea eta zeugan konfiantza guztia galtzea ez badozu nahi behintzat. Baina beti dago pazienteren bat ordurako konfiantza guztia deukola zeugan, egiten dozuna egiten dozularik, eta erokeriei eta ametsei bildurrik ez deutsena. 

N.A.S., esate baterako. Ospitalean egoala, behin amets egin eban San Joanak zirala, Arrasateko jaiak alegia, eta Pello (geure antxumea) han egoala beragaz. Ospitalean gaixorik egoan, baina amets egin eban osasuntsu egoala, eta Pellogaz juten zala barraketara eta mota guztietako aititekeriak egiten zituala litxarkeriak emoten eta abar. N.A.S.-ek ez eban Pello ezagutzen, argazki pare batean ikusita ez bazan. Baina geuk biok harreman sendoa geneukan, eta diruz ez eustan ordaintzen, noski (osasungintza publikoan egiten dot lan!). Baina Extremadurako produktu goxoak eskaintzen eustazan bere etxera bisitan juten nintzan bakoitzean, hilabetean behin alegia. Esan leikegu beraz pernil, txorizo eta ardaoagaz ordaintzen eustala.

Orain dala urte batzuk hil zan, eta ezin deutsat esan lasterketa bat egiten genduala amets egiteko. Baina N.A.S. hori esateko paziente egoki-egokia zan.

(* "Xente de aquí e de acolá". Álvaro Cunqueiro. 1961. Berrargitaratua 2006an. Neure lagun min Jose Ramonek oparitua.)

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Abuztua 2011
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution