Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_blog_main.php on line 205

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 40

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 120

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 140

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 141

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 142

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 143

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 147

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 148

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_functions.php on line 185

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_functions.php on line 190

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_functions_bposts.php on line 260

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_class_commentlist.php on line 126

Deprecated: Function ereg() is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_blog_main.php on line 296
Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua - Urria 2011

Artxiboak: Urria 2011

2011/10/29

Zinema gomendioak

00:19:23 | Atalak: bizi gera! | 199 hitz  

Azken urteotan euskaraz gero eta film gehiago ikusten ari gara, eta aurtengo Zinemaldian inoiz baino ekoizpen gehiago aurkeztu dituzte, hiru luzemetrai eta dokumental bat. Kantitateaz gain, kalitateari dagokionez ere kontuan hartzeko lanak dira, batez ere Esnal eta Altunarenak, egunotan Bartzelonan ere ikusgai daudenak.

Alde batetik, Imanol Rayok zuzendutako eta Bernardo Atxagaren liburuan oinarritutako “Bi anai” dugu, kritika oso ezberdinak jaso izan dituena. Bigarren film luze batek aldeko kritika gehiago eduki izan ditu, Alberto J. Gorritiberearen “Arriya” alegia, landa-giro kostunbrista eta tradizionalean egindakoa aurrekoa bezala.

 

Hirugarren film luzea, eta akaso ausartena eta arrakastatsuena, Telmo Esnalen “Urte berri on, amona” dugu, komediatik baino “thriller” gehiago daukana. Azkenik, oso aipatzekoa da “Bertsolari” (Asier Altuna) dokumentala, kanpoko (eta etxeko) jendeari bertsolaritza zer den azaltzeko oso egokia eta txukuna.

 

Poztekoa da aukerak ugaritzen ikustea, baina baita beste hizkuntza gutxitu batzuk ere entzungai edukitzea pantaila handian. Donostian aurten “Horizontes Latinos” saria irabazi duen “Las Acacias” lanean guarania eta iaz eta aurten sari mordoa eskuratu duen “The Illusionist” filmean bestela eskoziar gaelikoa entzungarriak dira. Amaitzeko, “Pa Negre” lehiatuko da Oscar Sarietarako, beste garaipen txiki erraldoi bat.


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

2011/10/26

Euskaldunbeti

22:04:36 | Atalak: Goienkaria | 257 hitz  


Biktor lankide ohiak behin esan eustan haren andrea ez zala “euskaldunzahar” edo “euskaldunberri”, “euskaldunbeti” baizik. Antza danez arraroa egiten eutsan haren bikotekidearen joera beti euskaraz egiteko. Noski, Biktor lagunaren joera beti gazteleraz egitekoa da.


 


Neuri be, behin baino gehiagotan, harrituta galdetu deustie ea umeei beti euskaraz egiten deutsegun. Zuek be ziur aski halako galdera bitxiak jaso izango dituzue, ezta? Neure kasuan, kuriosoa da, baina uste dot sekula ez deustiela galdetu ia Maiderrek eta biok geure artean beti euskaraz egiten dogun. Suposatutzat emongo dabe umeak lotan dagozan bitartean bakarka gelditzen garenean Cervantesen hizkuntzara pasauko garela. Bitxiak dira erdaldunbetiak.


 


Baina “zahar / barri” dikotomia horretara itzuliz, bada sasoia dinamika barrietara igarotzeko. Berbalagun programa batzuetan oraindino erabiltzen dabez eskema zaharrak: “Euskaldun zahar hori: Apadrinatu egizuz euskaldunbarri batzuk!” Neu behintzat bi urtez egon nintzan berbalagun moduan Bilboko auzo batean euskara ikasten ebilan jenteagaz, eta inork ez eustan eskatu zahartasunaren ziurtagiririk. Beste aldetik eskerrak, eduki ez deukodalako. Neure kasuan eginez eta eginez jarioa lortu neban. Eta bistan da ez eginez galdu egiten dala. Zenbat “zahar” ez dozue ezagutzen lehenik “erdaldunbarri” eta azkenik “euskaldun ohi” izatera pasau diranak? Herren baino herrenago ibiltzen dira eta azkenean gaztelerara pasau behar. “Barri” asko baino herrenago. Gauza asko ez dira betiko, zaintzen ez badituzu, eta alderantziz. Gaur egun gurditik tiraka dabilen hainbat lagun “barriak” izandakoak dira. Sekretua da nondik gatozen hainbeste begiratzea baino non gagozan eta noruntza goiazen ikustea. Sekretua da “euskaldunbeti” izaten saiatzea.


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

2011/10/03

Dana guzurra da

13:07:25 | Atalak: hordago txikira | 118 hitz  

Atzoko derbian hiru gol izan ziran, hiruetatik bat jokalari bizkaitar batek sartu eban, baina txuri-urdinez jantzita. Beste biak espainiar zuri-gorri famatu batek sartu zituan. Giputxiak bilbotarren aurka? Baita zera be! Ganera, gipuzkoar mordo bat Athletic-zaleak dira, "bilbotarrak" beraz? Ez horixe.

Bestela, bizkaieraz (mendebaleko euskaraz) natural-natural eta eder egiten dabe Errealeko 5 jokalari eta erdik: Eñaut Zubikarai eta Iñigo Martinez ondarrutarrek, Ion Ansotegi berritxuarrak, Mikel Gonzalez arrasatearrak eta Asier Illarramendi mutrikuarrak. Markel Bergarak, Elgoibarko moduan, erdi bizkaieraz erdi gipuzkeraz egiten dau. Athleticen, Koikili Lertxundi otxandioarra kenduta, jokalari zuri-gorri euskaldunek gipuzkeraz edo batuaz egiten dabe. Realak 5 - Athletic-ek 1.

Dana guzurra da.  Dana probintzianismo zoldatsu eta nazkantea da.

Aupa Real!


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.



Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/Solokoetxe/_calendar.php on line 17
Urria 2011
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Bilaketa

Artxiboak


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_linkblog.php on line 46

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution