Sendagileok gaixoak ikusten ditugunean bietara: “Geure etxean” artatzen ditugu, ospitalean, osasun zentroan edo bestelako kontsulta batean, ala euren etxean, gaixoarenean. Edo etxean edo etxetik kanpo “jokatzen” dugu beraz. J. geurean zaindu genuen, ospitalean eta osasun zentroan, baina hasiera hasieratik bere bigarren etxeko giltzak eskaini zizkidan, oporretan joateko edo, aspalditik ezagutu nahi nuen Sanabria inguruan baitzeukan.
Gaixo askok horrela jokatzen dute, eskuzabal, zeugan konfiantza osoa ipintzen dutela adieraziz edo. Euren osasuna ez ezik euren bizitza eta arima zeure eskuetan uzten dituzte, eta harremana hasteko modurik hoberenik nekez topa dezakezu.
Jose pasa den urteko Aste Santuan hil zen, gaur urtebetea, eta pasa den udan Sanabria aldera joan nintzen oporretan familiarekin, berarekin behin baino gehiagotan komentatu nuen moduan, eta han N., N’. eta I.-rekin egoteko aukera eduki nuen, bere familiarekin alegia.
Oporretan eta (hildako) paziente baten senideekin? Joan baino lehen zalantzak eduki izan nituen, dena esan behar bada, baina behin egon ondoren poztu nintzen. Gaixoak eta geure artean ipintzen dugun horma botatzeko beldurra hor dago, eta mediku batzuk sekula ez dute zeharkatzen muga ustez “sakratu” hori (Hipokratesek honi buruz ezer esan ez zuen arren), gaixoa mahaiaren alde batean gelditzen da eta norbera bestean. Baina neu pozten naiz bestela jokatu izanaz: N. eta N’.-k neure urtebetetzerako deitu zidaten, N.-ren urtebetetzean eurekin egon nintzen, N’. eta I.-rekin Facebooken komunikatzen naiz, Oñatin, Donostian eta Bilbon egon izan gara elkarrekin azken urte honetan eta aurrerantzean ere egoteko asmoa badaukagu.
Hipokratesek udako opor, urtebetetze, Corpus Christi edo Facebook-i buruz ez zuen ezer esan ba…
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||
Blog hau sindikatu