Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_blog_main.php on line 205

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 40

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 120

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 140

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 141

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 142

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 143

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 147

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 148

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_functions.php on line 185

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_functions.php on line 190

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_functions_bposts.php on line 260

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_class_commentlist.php on line 126

Deprecated: Function ereg() is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_blog_main.php on line 296
Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua - Ekaina 2012

Artxiboak: Ekaina 2012

2012/06/26

A eta Z

10:59:38 | Atalak: Osatzetik Arintzera | 119 hitz  

Zenbat aldiz gertatu da zeure inguruan pertsonatxo bat jaiotzea eta egun gutxiko diferentziarekin pertsonatxo horrekin lotutako beste pertsona bat hiltzea? Asteotan neuk behintzat bi kasu ezagutu ditut, zientziak azaldu ezin dituen horietakoak: Lankide batek bigarren iloba eduki du orain dela gutxi, eta egun batzuk geroago emaztea larriki gaixotu da, minbiziarekin lotutako konplikazio batzuengatik, eta etxean hil da, bere senarraren (JM) ondoan. Bigarren aldiz amamatasuna gozatu ostean, labur-labur izan arren.

Beste kasua beste lankide batena da halaber: Gaixotasun kroniko luze batek jota hamaikagarren gaixoaldian hil da bere ama egunotan. Egunotan ere jakin du lankideak (M) bere emaztea haurdun dagoela, bigarren seme/alaba bidean dagoela alegia.

A eta Z. Hasiera eta amaiera. Oraingo honetan JM-ri eta M-ri gertatutakoa.


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

2012/06/20

Tanatoriorik ez! (Behintzat ez nire etxe ondoan)

13:15:01 | Atalak: Osatzetik Arintzera | 147 hitz  

Oraingo honetan Aretxabaleta izan da beldurraren jomuga, Joxe Aranzabalek "Beldurra beilatokiari" testuan ondo jasotzen duen moduan. Bestela, "Goiena"n irakurri ahal izan dut 1.000 ta piko bizilagun atxabaltarrek herriaren erdigunean tanatorioa ipintzearen aurka sinatu dutela, kanpoaldean kokatzeko eskatuz. Bilbon ere antzeko ekimena abiatu zuten Begoña auzoaren inguruan Gas plazaren gainean (Zumalakarregi kalean) dagoen beilatokiaren aurka. Kasu honetan gorpuen errausteek inguruko bizilagunen biriketan eragin zezaketen kalteak ziren beldurraren iturria, ikuspuntu medikotik kaltearen neurria oso erlatiboa den arren.

Aretxabaleta eta Bilboko kasu hauen atzean, akaso, funtsean heriotzari beldurra dagoela esango nuke. Heriotzafobia. Ez dugu ikusi nahi, baina hor dago. Oraintsu arte naturala izan dena orain ezkutatu nahi dugu nola edo hala, batez ere umeek ez dute ikusi behar. Telebistan eta ordenagailuetan nahi beste borroka, sasi-odol eta sasi-hilketa ikus ditzakete. Baina etxean aititea ez da hilgo, mesedez. Heriotza naturalak oso traumatikoak dira!


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

2012/06/18

Xora

08:53:38 | Atalak: bizi gera! | 184 hitz  
Zuberoa Euskal Herriko herrialderik txikiena da, bai eta biztanle gutxien daukana ere, 17.000 pertsona inguru hain zuzen ere. Ipar-ekialdean kokatuta, Gaskonia mugakide du, eta Aragoiko muga ere hurbil-hurbil dauka. Kultura adierazpenik ezagunena pastoralak dira, tradizio luzeko herri-antzezlanak direnak. Maskaradak ere lurralde txiki honen ondarearen zati ezaguna dira, neguko inauteriak direnak. Euskal herri kantagintzan zuberotar abeslarien ekarpena oso aipatzeko modukoa da, eta bertako euskalkiak ere jakin-mina pizten segitzen du exotikotasunagatik. Baina aurten, bestelako eskaintza harrigarria ekarri digute Zuberoatik.

Euskarazko zinemaren ekoizpena azken urteotan biderkatu egin dela aipatu izan dugu beste batzuetan blogean. Ia mota guztietako lanak egiten ari dira geurean azken aldiotan, pozteko modukoa dena zalantza barik. Oraingo lan hau, esan bezala, Zuberoatik dator, zubereraz egin dute eta ausardia handiz jokatu izan dute emaitza orijinala baino orijinalagoa eskainiz. Ipar Euskal Herritik orokorrean oso lan gutxi egin izan dute historian zehar zinemaren alorrean. “Xora”-k lehorte luzearekin amaitu du eta euri goxoa ekarri du ipar-ekialdeko txoko horretatik. Topikoekin apurtu du hein handi batean, gainera, eta mendi inguruko paisaiekin batera gaur egungo gizartearen isla ere bada luzemetraia hau, nostalgikoa baino enigmatikoa den pelikula hau. Ongi jin!

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

2012/06/07

Ez artea ez kultura

11:21:47 | Atalak: Goienkaria | 236 hitz  


Animaliekin krudeltasuna adierazten txiki-txikitatik hasten gara, danok modu batean edo bestean egin izan dogu. Basakeria txikiak izan leikez, inurritegiak erasotzea edo sugandilei buztana moztearen modukoak, edo handiagoak, txakurrei alkohola edanaraztea, katuen ipurtzuloetan petardoak ipintzea. Edo kontu basatiagoak.


 


Adinean aurrera, suposatzen da eboluzionatu eta zibilizatu egiten garela. Baina hori suposatu bakarrik egiten da. Kasu batzuetan geure burua “sofistikatu” besterik ez dogu egiten. Lekeitioko jaietan egiten dan antzara-jokoa adibidez ez da ume jolasa, helduek egindako basakeria baizik. Eta atara kontuak orain dala urte batzuk antzarak bizirik egoazala burutik tira egiten eutsienean...


 


Antza danez oso dibertigarria da animaliekin “jolastea”, eta noz eta herriko jaiak baino momenturik egokiena hori egiteko. Mari Jaiaren sasoia iritsi arte, esate baterako, Bilboko festen erdigunea zezenketak ziran. Gaur egun, zorionez, interesgune bat baino gehiago dagoz Aste Nagusian: su artifizialak, musika kontzertuak, txosnagunea, txikigunea, bilbainadak, gastronomia lehiaketak, herri kirolak eta abar. Noski, zezenketa zale ugari eta batzuk txit sutsuak dagoz Bizkaiko uriburuan eta inguruetan, zezen plazaren aurreko kontzentrazinoetan urtero konprobatzen dogun legez. Baina, inkesten arabera, zaleen adinaren batezbestekoa gora doia, gero eta jente gazte gitxiago doia ikuskizun odoltsu hauetara alegia.


 


Halandabe, pasa dan asteburu honetan Zestoan erreferenduma antolatu dabe herrian zezenketak egiten segitzeko ala ez erabakitzeko, eta emoitza oso argia izan da baiezkoaren aldekoa. Argia bezain harrigarria. Hurrengo bataila Bilbon berton izango da, ekainaren 17ko manifestazinoan, tradizino basati honen diru-laguntzen aurka. Borrokak aurrera darrai. Eta beti izango dogu Bartzelona.


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

2012/06/02

Azken orduko damuak

00:50:05 | Atalak: Osatzetik Arintzera | 168 hitz  

Hauxe da Idoia Etxeberriak "Goiena"-n idatzitako testua:

Carpe diem. Bizi momentua. Azken eguna balitz bezala. Erraza da esatea. Baina egitea ez hainbeste. Bonnie Ware erizaina da, eta gaixo terminalekin egiten du lan Australiako ospitale batean. Bertako gaixoak elkarrizketatu ditu. Damurik baduten galdetu die. Zer egingo luketen bizitzak beste aukera bat emango balie.

Gaixo askok antzeko erantzunak eman dituzte. 1. Benetan nahi zutena egin ez izanaz damutzen dira, besteek espero zutena egiteaz. 2. Uste dute ez direla gai izan beraien sentimenduak behar bezala esplikatzeko. 3. Damu dira lan gehiegi egin izanaz, eta inporta zaien pertsonekin gutxiegi egon izanaz. 4. Zoriontsuagoak izan zitezkeela diote.

Ez dira egindakoaz damutzen, egin ez zutenaz baizik. "Bizitzan egiten dugun denak, onak zein txarrak, zerbait ikasten laguntzen digu", dio Warek. Regrets of the dying liburuan bildu ditu hilzorian daudenen kexuak. Eta espero du liburuak jendeari "gauzak gaur egiten laguntzea, biharko utzi gabe, gero damurik ez izateko".

Laburtuta: oraintxe da bizitza bizitzeko momentua. Zerbait egiteko gogoa baduzu, egin ezazu! Ahal bada, gaur bertan.


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.



Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/Solokoetxe/_calendar.php on line 17
Ekaina 2012
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Artxiboak


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_linkblog.php on line 46

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution