Mezua: 2018

2011/09/09

2018

02:24:44 | Atalak: Goienkaria | 239 hitz  


Urte hartan bertan Errusian Munduko Futbol Txapelketa egingo dute. Bi urte lehenago, Europako kultura hiriburuak Wroclaw eta Donostia izango dira, eta urte bat lehenago Korrikaren 20. edizioak beste behin ere Baskistan zeharkatuko du. Eta hizkuntzarekin jarraituz, 2018an ere oso urteurren garrantzitsua ospatuko dugu geurean. Izan ere orduan 50 urte beteko dira 1968ko urrian Arantzazun Mitxelena, Gandiaga, Villasante eta koadrila hura guztia batzartu eta Euskara Batua izeneko tresnaz erditu zirenetik.


 


Fermin Etxegoien oñatiar-bilbotarrak “Neurona eta Zeurona” liburu guztiz gomendagarrian Batuaren aldeko aldarria egiten du, bestelako mezuekin batera, eta bat nator berarekin etorkizunari begira euskalkietatik haratago joateko garrantziaz. Baina erronka hortxe dago hain zuzen ere, oreka mantentzean alegia. Hizkuntzaren polifonia eta batutako musikaren arteko oreka.


 


Koldo Zuazo eibartar-bilbotarra sekulako lana egiten ari da azken urteotan euskalkien inguruan, horiek hizkuntzaren “sendabelar”-tzat hartuz. Eta bat nator berarekin ere bai, jakina. Elkar hobeto ulertzeko eta hainbat arlotan komunikatzeko hiztun gutxitu guztiok eredu batuak behar ditugula bistan da, hemen gurean edo munduko antzeko beste bazter batzuetan ere. Normalena da EiTBko albistegiak batuaz entzutea, eta “Berria”n, “Sustatu”n eta Wikipedian artikuluak batuaz irakurtzea. Baina ederra da Bizkaia Irratian, Goitb-n edo Oier Gorosabel eibartar-lekeitiarraren blogean Mendebaleko euskara entzutea eta irakurtzea, Bilbon, Lekeition, Eibarren eta Oñatin egiten den euskalkia. Batua bai, euskalkiak ere bai. 2018an ez da faltako saltsarik honen guztiaren inguruan, Arantzazun eta Baskistan osoan. Beharrezko saltsa eta eztabaida, zalantzarik gabe. Bizi gara!

Erantzunak:

Bidaltzailea: leire narbaiza [Bisitaria] · http://eibar.org/blogak/leire/
Goitti behera nator bat zuk idatzittakuakin! Batua bihar-biharrezkua dakagu, ez dago dudarik. Baiña zer giñake euskalki barik? Doiñu eta molde ezbarn barik? Homogeneo eta triste, besterik ez!
Bixen artian dago oreka, gatxa baiña lortu leikiana!
Permalink-a 2011/09/10 @ 05:41
Bidaltzailea: patxilurra [Kidea]
Aupa Leire! "Kalamuatik Txargainera" zeure blogean ikusi dot "Euskara Batua be zeure kintoa dala". Neu jaio nintzan urtean, zeu baino apur bat geroago, Ian Paisleyk DUP alderdia sortu eban. Halaber, Assuango presa eraiki eben urte hartan. Mila esker zeure erantzunagaitik!
Permalink-a 2011/09/11 @ 13:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution