Zenbat aldiz gertatu da zeure inguruan pertsonatxo bat jaiotzea eta egun gutxiko diferentziarekin pertsonatxo horrekin lotutako beste pertsona bat hiltzea? Asteotan neuk behintzat bi kasu ezagutu ditut, zientziak azaldu ezin dituen horietakoak: Lankide batek bigarren iloba eduki du orain dela gutxi, eta egun batzuk geroago emaztea larriki gaixotu da, minbiziarekin lotutako konplikazio batzuengatik, eta etxean hil da, bere senarraren (JM) ondoan. Bigarren aldiz amamatasuna gozatu ostean, labur-labur izan arren.
Beste kasua beste lankide batena da halaber: Gaixotasun kroniko luze batek jota hamaikagarren gaixoaldian hil da bere ama egunotan. Egunotan ere jakin du lankideak (M) bere emaztea haurdun dagoela, bigarren seme/alaba bidean dagoela alegia.
A eta Z. Hasiera eta amaiera. Oraingo honetan JM-ri eta M-ri gertatutakoa.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
Blog hau sindikatu