Mezua: Ahuntza Sariak 2008

2008/12/30

Ahuntza Sariak 2008

22:28:12 | Atalak: ahuntzak | 267 hitz  

Brontzezko Ahuntza: Montserrat Guibernau irakasleari,·"Nazionalismo kosmopolitaren utopia" eder horretan sinestearren.


Zidarrezko Ahuntza
: Zorionez grabitate puntu iraunkorra oraindino topau ez dauan Franco Battiato ahuntz erraldoiari.


Urrezko Ahuntza
: Euskal ahuntzen artean ahunzgarrienari, hala artista flamenkoekin batera zelan Bob Dylanegaz abesteko gai izan zanari. Mikel Laboari.


Intzentzuzko Ahuntza
: Frai Koldo lagunari, aurton hartutako erabaki potoloan erakutsitako adoreagaitik.

Mirrazko Ahuntza: Patxi Trapero maitagarri, irudimentsu eta nekaezinari, aurtongo Gabonetako postalagaz marka guztiak apurtu dituenez. 


Zaborrezko Ahuntza
: Oinaztar eta ganboatarrei, bien artean Baskistan – Iran partida barik laga deuskuelako, besteak beste. Eta berez aspertuta naukatelako.


Jo eta ke Ahuntza
: Demoei, euskal preso guztien alde egin izatearren. Aurrera bolie!


Erriberako Ahuntza
: Jokin Muñozeri, gaur egungo idazlerik interesgarrienetarikoa dan horreri.


Robinson Crusoe Ahuntza
: Fred Perers lagunari, azkenean itotzear egoan naufragoarentzat ugarte handi bat topau daualako.


Zeluloidezko Ahuntza
: Igaz legez, Woody Alleneri, aurton “Vicky, Cristina, Barcelona” pelikulagaitik.


Binilozko Ahuntza
: “Awañac” diskoari, aitaren omenez Pettik egindako horreri.


Zuzeneko Ahuntza
: Patti Smithek Boluetan eskainitakoa ahuntzaren eguerdiko doministikua izan ez bazan be, Ama Say itzulitakoek Tenpluan emondako kontzertua beste galaxia batekoa izan zan.


Santutxuko Irakurlearen Tarteko Ahuntza
: Kirmen Uribe ahuntzari, “Bilbao- New York- Bilbao” liburuagaitik.


Goñiko Ahuntza
: La Pelota Basqua kolpatu eta txarto tratatutakoari.


Diamantezko Botxokaria
: "2666" antzezlan bikainari, konpainia bikainean Arriagan ikusitakoa.


Diamantezko Doministikua
: Pello geure antxumeari, aurton be. Doministiku gozagarri eta kilikagarria izatearren. Izaten denean.


Alberto Ormaetxea Saria
: Eider Alkorta politologoa, zutabegile eta kalakari finari, "Futbola ez dut gustuko" artikuluagaitik.


Gor@gut@gut@rr@k Ahuntza
: Azken forofo txuri-urdinoi. Gora geu eta geure zoritxarreko taldea!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Frai Koldo [Bisitaria]
Eskerrik asko sariagaitik (hainbeste banatuta ez da arraroa bat edo beste tokatzea...). URTE BARRI ON!!!
Permalink-a 2009/01/02 @ 23:10
Bidaltzailea: Eider Alkorta [Bisitaria]
Eskerrik asko sariagatik! Por tzierto, nere izena Eider da. Urte Berri On!
Permalink-a 2009/01/03 @ 13:48
Bidaltzailea: patxilurra [Kidea]
Ups! Parkatu ba, Eider! Baina futbolaren inguruko saria zeuretzat da (akatsa konponduta dago), futbola gustuko ez dozun arren.

Frai Koldo: Sari asko dira, baina zeurea oso merezitakoa da, nahiz eta sari hauek ahuntzaren eguerdiko doministikuaren balioa eduki.
Permalink-a 2009/01/03 @ 16:02

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Uztaila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution