Atzoko derbian hiru gol izan ziran, hiruetatik bat jokalari bizkaitar batek sartu eban, baina txuri-urdinez jantzita. Beste biak espainiar zuri-gorri famatu batek sartu zituan. Giputxiak bilbotarren aurka? Baita zera be! Ganera, gipuzkoar mordo bat Athletic-zaleak dira, "bilbotarrak" beraz? Ez horixe.
Bestela, bizkaieraz (mendebaleko euskaraz) natural-natural eta eder egiten dabe Errealeko 5 jokalari eta erdik: Eñaut Zubikarai eta Iñigo Martinez ondarrutarrek, Ion Ansotegi berritxuarrak, Mikel Gonzalez arrasatearrak eta Asier Illarramendi mutrikuarrak. Markel Bergarak, Elgoibarko moduan, erdi bizkaieraz erdi gipuzkeraz egiten dau. Athleticen, Koikili Lertxundi otxandioarra kenduta, jokalari zuri-gorri euskaldunek gipuzkeraz edo batuaz egiten dabe. Realak 5 - Athletic-ek 1.
Dana guzurra da. Dana probintzianismo zoldatsu eta nazkantea da.
Aupa Real!
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
Blog hau sindikatu