Artea zer dan eta zer ez dan oso kontu subjetiboa da, baina bat egingo nuke neure uriko alkateagaz erraz-erraz Parkeko museoaren barruan dagoan hori artea dala, eta Guggenheimaren barruan dagoana eta Guggenheima bera. Santimamiñeko margoak artea dira eta, batzuetan, San Mameseko zelai ganean ikusitakoa. Patxi Usobiaga eskalatzaileak hormetan egiten dauana be artea da neure ustez, baina hori oso subjetiboa da eta akaso neure uriko alkateak besterik pentsetan dau.
Bestela, zezenzalea nazenez, ez dot zezenketazaleek ekitaldi odoltsu horietan ikusten daben artea ikusten inondik inora be ez. Horretan bat egiten dot kataluniar legebiltzarkide gehienekin, kataluniar uritar gehienekin eta euskal uritar gehienekin, inkesten arabera. Ez nator bat ordea neure uriko alkateagaz, neuk odola ikusten dot, ez besterik. Ez dot ikusten Sabinok eta sabindarrek Edertia deitzen eben hori. Txarribodak edertia dira akaso? Ebakuntza batzuk bai, artea izan leikez eta badira.
Arana be zezenketazalea zan?
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | ||||
Blog hau sindikatu