Onintza Enbeita
bertsolaria eta zutabegile finak (oso nire gustukoa behintzat) argi azaldu eta onartu egiten ditu kontraesanak: “Euskaraz kate gutxi daude, eta gaztelaniaz dozena bitik gora, beraz, ez da kalkulu matematiko handirik egin behar telebista batez ere gaztelaniaz ikusten dugula jakiteko. Gainera, niri gustatu egiten zait Espainiako telebista. Bai, litekeena da gaixorik egotea, baina egia da. Txutxu-mutxuak amaitzen zaizkienean kolaboratzaileei buruz kristorenak esaten dituzten programa horiek izugarri gustatzen zaizkit. Lotsa ere ematen dit aitortzeak, baina ez zait telebista aurrean gehiegi pentsatzea gustatzen, eta Goenkalen tragedia handiegiak dituzte. Egia esango dut: niri Salvame, Vuelveme Loca, Enemigos Intimos, La Noria, Corazon… eta antzerako programak gustatu egiten zaizkit.”Besteak beste,
Leire Narbaiza blogariak (bere jarratzailea ere banaiz) antzeko gauzak komentatu izan ditu (“ETB-1 ez da niretako”). Eta Aritz Galarraga kazetariak are gordinago esan du: “Min ematen du gogorarazteak, baina %1,7ko audientzia izan du kateak 2011ko urrian. Euskarazko kate publiko bakarra dugu ETB1. Eta pil-pilean da telebista publiko-autonomikoen gaia. PPk pasa den astean horiek pribatizatzeko lege bat bultzatuko dutela iragarri zuen."Hil berri den Txillardegi apartekoa eta bakarra izan da, historian behin igarotzen diren munstro horietakoa. Haren mailara hurbiltzera ere ez gara iritsiko kaleko euskaldun normalok, baina eredu moduan asko balio du. Nagiak ateratzeko bada ere.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Blog hau sindikatu