Jose Ignacio Ricarte familia-medikua, antzerki aktore, clown eta aita da, besteak beste. Berpizkunde garaiko sendagilea, hitz batean. Zaragozan jaio eta Huescan eta Bartzelonan bizi izan da, baina orain etxea Ibizan dauka. Bioetikaren masterra da eta tesia gaixo terminalen eskubideei buruz egin zuen. Neuk Kolonbian ezagutu nuen orain dela urte pilo bat, Eduardo Nagore lagunarekin batera kooperazio esperientzia bat konpartitu genuenean.
"Humana" izeneko bloga dauka Jose Ignaciok 2005etik gutxienez, "Blog sobre humanización de la salud". 400 post baino gehiago idatzi ditu orain arte, eta beste batzuen artean Zainketa Aringarriei buruzko atal interesgarria dauka. Hainbat bideo eskegi izan ditu denbora honetan guztian halaber. Material ikaragarri handia irakurgai, ikusgai eta entzungai beraz.
Gracias "Maño"!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Blog hau sindikatu