"Hirugarrenmundista" izatea eskasa, kaotikoa, antolamendu txarrekoa, makala edo kutrea izatea da. "Lehenmundista", aldiz, Krisialdi Ekonomikoaz (letra larriez) berba egitea da sekula krisialdi ekonomikotik atara barik Haiti, Niger, Zambia eta beste hainbeste herrialde dagozan bitartean. Komentario lehenmundista Osasunbidea edo Osakidetzako zerbitzuen hutsuneak kritikatzeko hirugarrenmundista deitzea da, bereziki Hirugarren Munduko ospitale batean sekula egon ez diran pijoek komentarioa egiten badabe. Lehenmundismoa da geure umeekin egiten ditugun pijokeria guztiak.
Halaber, lehenmundismoa da Terrorismoa (letra larriez) munduko arazo globalen artean sartzea Afrikako Mundu Gerrateak 1998tik orain arte 5 milioi pertsona baino gehiago hiltzea eragiten dauan bitartean. Lehenmundista Espainiako batasuna jo eta ke sutsuki defendatzea Espainiako Inperioak menperatutako gaur egungo Bolivia bitan zatitzeko arrisku handian dagoan bitartean, mugimendu independentista lehenmundista batek eraginda. Lehenmundista da Euskal Herriko burujabetza prozesua eta Mendebaleko Saharakoa konparatzea da, Sahara aldean gitxieneko antolamendu zibiko-politikoa galarazita dagoan bitartean.
Lehenmundista da ingelesezko munduaren aurrean Frankofoniaren gitxiegitasun globalaz kexatzea Frantziako Inperioak historian eta munduan zehar hainbat hizkuntza komunitate erabateko gitxiegitasunean laga ondoren eta bitartean. Lehenmundista da euskal hiztunon egoeraz hainbestetan negar egitea mundu osoan zehar hainbat hiztun gitxituek gitxieneko baliabide materialak eta legalak ez dituzten bitartean. Lehenmundismoa da Puerto Ricoko gaztelerazko hiztunen egoeraz eskandalizatzea Penintsulatik atara barik Iparraldeko hainbat auzokideren egoera kontutan hartu barik, hizkuntza komunaren izenean.
Eta lehenmundista blog honen egilea da, noski, ahuntzaren eguerdiko doministikuaren balioa daben artikulutxoak etenbarik idazteagaitik.
Hordago ttipirat!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
Blog hau sindikatu