Mezua: Lehenmundista halakoak! (II)

2010/03/20

Lehenmundista halakoak! (II)

02:08:17 | Atalak: botxokaria | 118 hitz  

"Hondamendiaren ondorioz egunak emon zituan geure txakurrak herriko kanpoaldean dogun etxean, bakar-bakarrik, ur eta jan barik eta atara ezinda." Kexaka agertzen zan Gironako eskualde bateko gizona.

"Hozkailuan nituan hainbat jogur eta bestelako janariak bota behar izan ditut. Penagarria izan da." Andra kataluniar zahar batek hedabideetan kontau eban.

"Hondamendiaren ondorioz, bizirik atara ginan senideok kanpin dendaren moduko batean bizitzera eroan gintuzten. Lurrikara madarikatuak 4 seme-alabetatik 2 eroan eustazan, eta hori oso gogorra da aita batentzat. Neure amak bizirik ataratzea lortu eban, adinekoa bera, baina egun batzuetara errefuxiatuen esparruan hedatu zan kolera harrapatu eban eta ezin izan genduan ezer egin bera be ez hiltzeko." Gizon haitiarra negarrez entzun dot irratian, kreolera bitxi hartaz berbetan.

No comment.

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Otsaila 2012
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution