Hurrengo udan urtebetea izango da hil zela lankidea izan zena, moja eta erizaina, kemen, adore eta duintasunaren ikurra, baita isiltasun eta diskrezioarena ere. Minbiziak jo zuen, luze jo ere, nahiz eta erabat ezohiko biziraupenarekin erantzun, estatistiketatik kanpo gelditu arte. Zergatik bizi izan zen hainbeste? Zergatik sarritan bizi dira hainbeste mota jakin bateko pazienteak? Zientziak ezin du azaldu, oraindik, zehazki zer den maitasuna. Baikortasuna, umore ona eta “energia positiboaz” hitz egitea ez da serioa, ez dago inolako ebidentzian oinarrituta. Are gutxiago izpiritualtasuna edo fedea aipatzea, pekatua izan daiteke. Baina Mari Carmenen kasua azken gako hauek azaltzen dute, geuk ulertu ala ez. Bere minbizia bezain erreala zen bere sinesmena, bere bizitzaren ardatza. Beste gaixo batzuk sostengatuko dituzte bikotekideak edo familiak, edo yogak, edo beste erlijio batzuk. Mari Carmenek ere familia sostengatu zuen, gaixorik egon arren, eta alderantziz.
Baina irudien jendartean bizi gara, eta Gasteiz, Arrasate, Arantzazu eta Donostia izan ziren bere paisaiak. Itsasoa eta mendia. Neuri iltzatuta gelditu zait beste irudi bat, berea, txanodun emakumearena, irribarre nekatuarena, makuluekin aurrera egiten jakin zuena, lankide eta lagunez ahazten ez zena. Hitz gutxikoa. Isila.
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
Blog hau sindikatu