("Goienkaria" aldizkarian kolaborazinoak idazteko proposamen lizuna egin deustie eta neuk onartu. Hau da lelengoa, aste honetakoa, 392. zenbakirakoa)
Gaur estreinatzen naz txoko honetan eta potente egingo dot, ur handietan murgilduz eta galdera potoloak eginez. Azken finean, zuek zer nahi dozue: Lelelengo platera ala bigarrena? Are gehiago, bazkaltzea ala afaltzea gura dozue? Edo demagogiaren mugaraino iritsiz, jatea ala arnasa hartzea, zer aukeratzen dozue?
Osasun sailburu barriak, orain dala hainbat urte Arrasateko “Centro Asistencial” hartan lanean ibilitakoa, eztabaida xelebre hau plazaratu dau Eusko Jaurlaritzara ailegatu eta gitxira. Berak argi deuko, mediku onak nahi ditu, zuek legez suposatzen dot. Eta aurreko kontseilariak legez be bai, noski, Arantzazura euskara ikasten ibilitakoa.
Halandabe batzuk saiatzen dira soilik euren eta euren maiteen osasunaz kezkatzearen itxurak egiten eta azkenean esaldi famatura iristen dira: “Neuri bardin jat medikuak gazteleraz, euskaraz, errusieraz edo txineraz egitea, zer deukodan asmatzen eta hori sendatzen deustan bitartean”. Batzuetan “munduko uritar” hauek zinez irrigarriak dira, ez esan. Imajinatzen dituzue kontsultaren barruan Errusiako sendagile bategaz, hasikeran irribarretsu eta keinuka komunikatzen saiatu nahian eta apurka-apurka tonua igonda eta silabak ondo markatuz, sendagile errusiarra gorra eta ergela izango balitz legez, azkenean euren onetik atarata Cervantesen hizkuntzaz egiteko exijituz eta idatzitako kexa bat ipiniz?
Zorionez, bezeroek argi deukie, behintzat “Sustatu”n uztail aldean egindako inkestan “Zer nahiago: mediku ona ala euskalduna?” galderari gehienek erantzun bera emon eben: Sendagile ona eta euskalduna.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
Blog hau sindikatu