Mezua: Mundua alderantziz

2010/02/25

Mundua alderantziz

13:00:03 | Atalak: bizi gera! | 360 hitz  

(Hauxe da Llengües Vivesen blogean aste honetan ele bietara argitaratutako artikulua)

Arrain handiak arrain txikiari batzuetan barkatu eta nola edo hala uzten dio bizitzen eta beste batzuetan zuzenean jan egiten du, baina oso gutxitan orekatzen da bata eta bestearen arteko diferentzia. Geurean lehenengo kasuan gaude, baina lantzean behin arrain handia haserretzen da txikiak aurrerapentxo bat egiten duenean, bere handitasuna kolokan ikusiko bazuen bezala, eta protestatzen du, arma sinplea baina askotan tamalez oso eraginkorra dena erabiliz: Demagogia.


Adibidez, txikiok ohituta gaude merkatuaren legea kontra edukitzeaz, eskaintza eta eskaeraren legeak geure aurka egiten du normalean. Baina oraingo kasu honetan merkatuak beste modu batean funtzionatzen du, eta hezkuntzaz ari gara: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2010-11ko ikasturterako 2 urteko ikasleen %75a euskarazko hutseko ereduan aurrematrikulatu dituzte gurasoek, inoizko proportziorik altuena dena noiz eta PSEk gidatutako eta PPk sostengatutako gobernua dagoenean. Ez dago aitzakiarik, argi eta garbi dago kontua: Guztira 18.240 ikasle berri izango dira, 13.589 D ereduan, 4.135 B ereduan (%23) eta 732 A ereduan (%4) ibiliko direnak. Orain dela 25 urteko egoera (1983-84an %64.7a An, %14 Bn eta %8 Dn) urtez urte iraultzen joan da, guztiz alderantzizko joera hartu arte.

Hala ere demagogia egiten saiatzen dira batzuk, askatasun falta, bidegabekeria, bazterkeria eta zapalkuntza salatu. Mundua alderantziz. Askotan salatuta izan diren horiek orain salatzaile moduan agertzen jendartean. Merkatuaren legea da, maiteak, eta oraingoz geure alde dago hiru probintzietan (Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian bestelako egoerak daude) alde handiz.

 

Gainera hizkuntzek ez dutela eskubiderik esaten ziguten, hiritarrek baizik, eta horretan arrazoia zeukaten. Hiztunak dira eskubideak dituztenak, gutxituta daudenak, hiritarrak dira bidegabekeriak, bazterkeriak eta zapalkuntzak sufritzen dutenak, eta ez hizkuntzak. Mintzairak kodeak dira, hitz edo soinuen konbinazioak. Hiztunen arteko desorekak dira gatazka sortzen dutenak, eta kasu honetan Goliat konturatu da zer den Davidek hainbatetan salatzen zuena. Real Madrili Eibarrek gol zaparrada sartu dio eta hori zaila da onartzen kirol legez.

Dena den ez dugu lekurik euforiarako, bestelako datuak ere argiak dira: Ikasle guztien heren batek ez du euskarazko gaitasun ertaina lortzen EAEn (A eredukoen %85ek ez du lortzen maila ertainik), beste heren batek horixe eskuratzen du eta beste heren batek maila aurreratua. Gaztelerazko maila ertainera, aldiz, ez da heltzen ikasle guztien artean %15a soilik. Euskararen kasuan gertatzen denaren erdia.

 

 

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Otsaila 2012
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution