Mezua: Zergaitik erosi eta janzten dodan Herbehereetako elastikoa: Ahuntz arnegari baten aitorpena

2010/07/15

Zergaitik erosi eta janzten dodan Herbehereetako elastikoa: Ahuntz arnegari baten aitorpena

13:55:10 | Atalak: hordago txikira | 290 hitz  

Ahuntz batentzat Diasporan bizitzeak eukan gauza nazkagarria artaldea jasan behar izatea zan. Ondo programautako ardiek kontu bardinak errepikatzen eutsuezan behin eta barriz, aspergarriak ziran gero. Ardiek etxean jokatzen eben, noski, neu nintzan azken finean kanpoko ahuntza, eta horixe izan zan arrazoietako bat "etxera" bizitzera etorteko/itzultzeko, orain dala hamalau urte...

Diasporako urte haietan hainbat espainiartasun leherketaren lekukoa izan nintzan, baina Hegoafrikako Mundiala zorionez hamen bizi izan dot. Bai, zorionez. Hamengo artaldeko asko beste artzain bategaz joan diran arren. Hamengo espainartasun leherketak onartzen zailak diran arren. Gertatutakoaren ostean Islandiara (edo Herbehereetara) bizitzera juteko gogo biziak ditudan arren.

Hamen, zorionez, erresistentzia minimoa (edo minimoa baino gehiago) badagoalako. Nazionalista baskistandarrok euskaldunak sentitzen garelako beste naziotasun batzuen aurretik, baina behin bakarrik. Euskaldunak gara, eta ez euskaldunak-euskaldunak-euskaldunak. Nazionalismo sinplea da, eta ez hirukoitza, trinazionalista espainiarrak ez legez (eurak espainiarrak-espainiarrak-espainiarrak dira). Arrazoia eukien ba eurak nazionalistak ez zirala esaten ebenean, baina Hegoafrikakoa gertatu behar izan da zergaitia ulertzeko: Eurak ez dira nazionalistak, trinazionalistak baizik.

Baina zergaitik Herbehereak? Egia esan Portugal izan zitekeen, edo Eskozia noski. Baina Munduko Txapelketa honetan Holandak irudikatu dau galtzailearen papera, galtzaile errepikatzailearena ganera. Hiru aldiz gertatu jakie, 1974, 1978 eta 2010ean, munduko tritxapeldunordeak dira. Neure moduko ahuntz batentzat hori da paradisua ukitzea, zeruko atean gelditu diran arren. Hiru urte egon da neure taldea Bigarren Mailan, beraz neuretzat Athleticek igaz Errege Kopan egindakoa paradisua ukitzea da be bai, finala galdu eben arren.

Geure selekzinoari (bardin jat Euskal Herria, Euskadi, Baskistan edo "La Verde" deitzea) inoiz modu ofizialean jokatzen lagako baeutsien, paradisua ukitzea izango zan inoiz Europako Txapelketa batean (eta zer esanik ez Mundial batean) sailkatzea. Sailkatzea bakarrik, ez irabaztea partida gehiago edo gitxiago. Beraz imajinatu zer izan dan Laranjek egindakoa neure moduko batentzat, ikaragarria...

Laugarrenean izango da. Horgado txikira!

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Otsaila 2012
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution