Izan ere, historian lehenengo aldiz, euskarazko kate bat entzunena da euskal herrialde batean. Gipuzkoan gertatu da (noski), 2012ko hasiera honetan EGM-k egindako neurketaren arabera: Euskadi Irratiak (57.000 entzule) lehendabiziko aldiz gainditu ditu SER (53.000) eta Radio Euskadi (48.000), harro egoteko moduko marka ezarriz.
Emaitzak ez dira hain onak Hego Euskal Herriko beste lurraldeetan. SER katea jaun eta jabe da Araban eta batez ere Bizkaian, eta entzunena da Nafarroan ere bai, Onda Cerok ia pareko datuak dituen arren. Azken herrialde honetan Euskadi Irratiko entzule kopurua portzentualki hobea da beste bietan baino, eta zenbaki horiei Euskalerria Irratiarenak (kate "alegala" ) gehitu behar zaizkie. Dena den, Bizkaia Irratiaren datuak ere kontuan hartu behar dira, eta lau probintzietan Gaztearenak ere azpimarratzeko modukoak dira, bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian.
Aurten 30. urteurrena ospatzen ari da euskarazko irrati publikoa, 1982ko azaroaren 23an emititzen hasi baitziren. Hala ere, euskarazko irratigintzaren lehendabiziko irratsaioa orain dela 80 urte izan zen, 1932ko martxoaren 2an hain zuzen ere (1920koa da mundu osoko lehenengo irratsaioa).
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Blog hau sindikatu