Eskolan umiek iketza ekarten dabenari kantaten ta kartak eskribiduten ifini dauriez kostunbrie dan modure. Neuk be hareri ta eskatu ta ahal bada ekarrikotzugu negozidxoan ibilten direzen beste ekarrileroeri be (Hiru Erregiek ta Papanoel ta Aiuntamentue ta zaraman topaten ibilten dan lagunari) urte guztidxetan bialtzen dotziet kartie urte barrireko behar dotezenak ta guraritxun bet be ekarteko-edo. Ta honeik Bertonekoak Gabon Gaberako “kartie” eskatu dostielez, ba aprobetxauko dot ez karta barridxe eitteko, lehengo urtien eskatu nenduzenekaz zer pasau dan repasateko baino, ze eskatu, beti ibilten garez eskatuten, baina enpresa seridxo guztidxetan balantzeak be ein behar ixiten direz.
Orduen. Lehengo urtien eskatu nendun aber Bertonekoeri ekarten badotzie laguntxuren bat ze koittaduek hor ibilten direz bakar-bakarrik ta eurek dan-dana ezin daurie kontau. Ta ekarrileroak ez direz txarto portau, ez. Lehengo hilien txakur periodista fine ekarri zotzien, internen blogolandia bat montau dotzie, ta ganera esan dostie ondinokarren gauze gehidxao datozela bidien, telebisiñoa ta ladedios. Konpañia apur beterako daukie.
Ez nontzien halako gauza handirik eskatuten, konkretuek be ez, holan atxakidxe gitxidxao daukie ez ekarteko. Holan, eskatu nontzien
horreik neska-mutikoak Santutxu partien kopla ta bertsotan dabiltzenari aurton poztasuntxun bet emoteko, ze ezpabere rimatan ibilteko gogoa joan egingo jakie ta. Hamen balantzie halan-holangoa, baten bat finalera bialdu, baie txapelik ez. Hori bai, Bertoneko portadan
promesa handidxena. 10etik 7 eta Bertonekoeri eskerrak. Umorie galdu barik neska-mutilok!
Beste gauze bat eskatu gendune honeiri bilbainoeri zentzun apur bet etortie ta gurien gauzek botaten ez segidutie ixin zen. Hamen kaka! Bota iñoz baino gehidxao ta ganera katxondeoa, Salbeko zubidxe gorri ifiñi gure daurie... Mahatserridxe soloakaz beteta egon zanien baino zokil gehidxao dekoguz. Dana dala, ekarrileroak baten bat hamen dekogunegaz akordatie ta salbateko ahalegintxue egittea konsegidu daurie, gitxi de, baina zozer bada. Berbarako, hor Boluetan txoridxen habidxek jagoten ta erakusten dabiltzenak.
Biherleku fazile ez dotzegu ifini ekarrileroeri, ahalegine egin daurie dana dala.

Hamen auzunien tesoron bat topatie be eskatu geuntzen. Ta, han Sarrikueko punten gogoa ta entendimendue bestion antzera ez darabilenakaz
badabiltzez batzuek hareikana hurreratu guren, lagunduten ta jagoten. Hamen esan gendun inkonprensiñoa zabaldu beharreko tesoroa dala, ta entenditen ez danerantza ahalegine eitten dabenak sarri entendimenduen munduen dabilenak egundo topauko ez deittuzen tesoroak topaten deittuz.
Hareik Sarrikuekoak edo, berbarako, hiru andra entzerrau direz aeropuerto baten, kaidxola baten, ez da derrepentien entendiduten, baie Evan kontuek hogoto entenditeko modue ixingo da seguruena. Edo 11 andra-gizon edadekoak entenditen ez dauriena esploraten parau direzenak, hareik be tesoron bat topauko daurie, sarri bizitze guztidxen bisten eukin dabenak barruntau be eitten ez dabena. Hareik baietz entendidu txakur periodistien misteridxoa!
Total, ekarrileroak ez doskuez ekarri gure genduen beste, baie pentsau dogun baino gehidxao bai. Iguel aurtengo kartie Bertonekoeri be bialdu biherko dotzegu, honeik eskatu barik be hainbet guraritxu ekarri doskuez ta. Santutxuko entrendadoriek be zeozer eskatuko loskidxe seguruena.
Tire ba, urte barrireko be lagunek, zentzune, tesoroak ta poztasune.... neuk be ondiñokarren dekot guraritxun bet gehidxao, baie hori kunplidu ezkeroan hametik urtebetera eingo dogu balantzie. Atzera aittutie be karta politte ixiten da ba!
Firmaute: Carrie Sue