mahatsorriak 2010/05/06 06:51:35. Atalak: aurrekoak,
Maiatzaren 26an, eguaztena, arrastiko 20.00etan,Txurdinagako AEKn![]()
LOIOLAKO HEGIAK
IMANOL MURUA URIA
2004 urtean bakerako akordio baten bila Batasuna, EAJ eta PSEren ordezkariak biltzen hasi ziren Loiolako Arrupe etxean. Esperantza handia zegoen han jarrita, baina porrota etorri zen handik gutxira.
“Zer gertatu zen Loiolan?” galderari erantzuten saiatu da Imanol Murua Uria. Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Iñigo Urkullu politikariekin jardun eta elkarrizketa horietatik abiatu da Loiolakoen nondik norakoak eta porrotaren arrazoiak eraikitzeko saioa, eta hori da Loiolako Hegiak liburura ekarri diguna.
Kazetari eta analista fin eta zorrotza dugu Imanol, interes handia pizten duen gaia jorratu du eta berarekin jarduteko aukera izango dugu hil honetan.
Badakizue beraz, Imanol Murua Uria maiatzaren 26an Santutxuko AEKn arrastiko 20:00etan Uxue Alberdik gidatuta.
permalink &bull 2 erantzun
mahatsorriak 2010/04/19 11:31:11. Atalak: aurrekoak,
Saiakera lanetara joko dugu oraingoan Tartean, eta Jurgi Kintana (Bilbo 1975) mintzakide, eta mintzagai Urre urdinaren lurrina:?Euskal idazle galduaren bila (1810-1940) liburua.
Liburuaren abiapuntua Volgako Batelariak blogean plazaratutako auzi batean oinarritzen da, hain zuzen, idazle batzuek kexu ziren euskaraz, orain arte behintzat, ez dela maila jasoko literatur tradiziorik izan. Esaterako, XIX. mendean Rimbauden pareko euskal poetarik izan ez zela adierazten zen bertan.
Urre urdinaren lurrina. Euskal idazle galduaren bila (1810-1940) liburuan galdera batzuk plazaratzen ditu egileak: Eta oker baleude? Gure literatur tradizioak uste duguna baino gehiago gordeko balu? Ez ote zen existitu 1810-1940 artean gerora ahantzita geratu den puntako euskal idazlerik? Hari horiei tira egin eta bilaketa bati ekiten dio liburuak.
Saiakera interesgarri honen abiapuntua hor. Ibilbidea interesgarria, eta gaiak askoz gehiago emango duelakoan, Apirilaren 28an gurekin izango dugu Jurgi.
Badakizue: Apirilaren 28an, eguaztena, arrastiko 20:00etan,Txurdinagako AEKn.
mahatsorriak 2010/03/23 13:43:55. Atalak: aurrekoak,
Xabier Mendiguren Elizegi Tartearen ezaguna dugu aspalditik, bere liburuez mintzo zein ikusle eta partaide ere izan dugu behin baino sarriago.
Vikingo kontuekin dator oraingoan, Vikingoen sorterrira ipuin bildumarekin hobeto esanda.
Zazpi ipuinek osatzen dute bilduma, kontraesanen inguruan eratuak: aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gaztea...
XMEk zer irakurria eta zer jorratua dakarkigu berriro. Hilaren 24an Katixa Agirrerekin eta gu guztiokin Santutxuko AEKn.
mahatsorriak 2010/01/13 14:20:55. Atalak: aurrekoak,
Urtarrilaren 27an elkartuko gara Irakurlearen Tartean urte berriari hasiera emateko, gidatuko duen moderatzailea Uxue Alberdi izango da.

Hona hemen liburuaren aurkezpena:
Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren «Ihes ederra» komiki-eleberria argitaratu berri du Alberdaniak. Bi istorio paralelo kontatzen ditu baliabide literario eta artistiko ugariz baliatuta. Istorioaren eta egituraren berezitasunak liburuak eskain ditzakeen irakurketa maila ezberdinekin bat egiten du.
«Komikia, poesia, prosa... erabiltzen dugu; gero guk `tarteak' deitzen ditugunak ere hor daude, ezezagunak izan daitezkeen gaiei buruzko erreferentziak eskaintzen ditu, irakurketa bideratzen du», azaldu zuen Alain M. Urrutia margolariak aurkezpenean.
«Ihesa beti ederra da», adierazi zuen Urrutiak. Ihesa, eleberriak aurkezten dituen bi alderdietan, maitasunean edo bikote harremanetan eta politikan. Liburuan jorratu diren bi eremuetan konkistak dituen berdintasunak ere atzeman daitezke: dela, liluraren bitartez pertsona bat menderatzea, dela herri eta kulturen artean gertatzen dena, bi arloen arteko paralelismoak eginez.
Lanaren egiturak gaur egungo gizartearekin bat egiten duela ere nabarmendu zuen Hedoi Etxarte idazleak: «
istrakziorako ohitura handia dago gaur egungo gizartean, eta gure liburuaren estetikak horrekin bat egiten du». Ikus-entzunezkoa jaun eta jabe den gizarte honetan, egileek ere joera horri heldu diote, izan ere, liburua osatzen duten irudiak lengoaia zinematografikoaz baliatzen dira.
mahatsorriak 2009/11/20 20:30:51. Atalak: aurrekoak,
Aurreko hilerako eduki genuen iragarrita, baina azken orduko arazoak medio, atzeratu egin behar izan genuen azarora, baina datorren asteazkenean, hilak 25 Unai Elorriaga izango da gurekin berriro.
Honela aurkeztu digute liburua Elkarrekoek:
Esaten da Siberian desagertu zela Conrad lehenengo, aitarekin, bortxazko lanak egitera bidali zutenean. Eta aita bera ere desagertu zitzaiola gero, lau urte geroago, tuberkulosia, Siberiatik itzuli zirenean. Eta esaten da, hori esan izan da beti, aita desagertzen denean semea ere desagertzen dela apur bat."
Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta tren-geltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain. Erabat amaitu ez den diktaduraren ondorengo garai lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute pertsonaiek, beren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxirik dituzten arren. Berrikuntza osoa eman dio Elorriagak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.
Eta honela, edo bestela, den Unairekin berarekin eta Katixa Agirreren laguntzarekin konprobatuko dugu datorren asteazkenean, azaroak 25, arratsaldeko 20.00ean Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga).
Auzoan antolatzen dugun irakurlearen tartearen albisteak eta zer esanak batzeko bloga.
| www.flickr.com |
