Tenporada berria Irati Jimenezekin

Benito 2009/10/19 16:45:09. Atalak: aurrekoak,

Irati Jimenez - Nora ez dakizun hori

Irakurlearen Tartea bueltan dator, betiko erritmoan eta ilusio berriekin. Eta tenporada berriari hasiera emateko (zenbatgarrena?) idazle gaztea gurekin: Irati JImenez mundakarra, Nora ez dakizun hori liburuaren gainean  jardungo du Uxue Alberdik gidatuta.

Igartza bekaren laguntzaz plazaratutako liburu honetan Iratik "fizkioaren magia" berreskuratu nahi izan du, ezinezko amodioak, fantasia, magia... topatuko ditugu liburuan. «Pasioz eta liluraz beteriko liburua da, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena», horrela definitu du idazleak.

Gogoratu beraz, urriaren 28an arratsaldeko 20.00etan Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga).

Oharra:

Bai, askok irakurri duzue Asapalabarrin hil honetako saioa Unai Elorriagarekin egingo genuela, eta halakoxea izan da asmoa, baita hala baieztatu ere, baina azken orduko ustekabe bat medio, Unairen  saioa atzeratu eta Iratirena aurreratu egin behar izan ditugu. Dena dela, Unai datorren hilean izango da gurekin.

permalink &bull Erantzun

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Mahatserriko Irakurlearen Tartearen bloga

Atalak

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML