Benito 2009/03/13 17:01:10. Atalak: aurrekoak,
Adi! Dataren azken orduko aldaketa egon da, eta saioa ez da 25ean, asteazkena, 24an, asteartean baino.
Katixa Agirre Irakurlearen Tartean enpadronatutako habitantea dugu aspalditik. Auzune txiki honetako bazter guztiak ezagutu ditu: idazleen auzoa, moderatzaileen etorbidea eta irakurleen urbanizazioa. Oraingoan goiko auzora dator berriro, Habitat liburu berriaz gurekin jardutera.
Sei ipuin bildu dira habitat horretan, honela aurkeztu digute:
Etxea: aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik al da etxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak. Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza.
Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek hain goxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain zintzoak ez diren maitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisita deserosoak agoantatu beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko dute etxeak ordezkatzen duen ustezko independentzia horren peskizan.
Tarteko habitanteok hitzordua daukazue beraz gure plaza nagusian martxoaren 24an, asteartea, arratsaldeko 8etan Santutxuko AEKren egoitzan (Arbidea 21, Txurdinaga).
Auzoan antolatzen dugun irakurlearen tartearen albisteak eta zer esanak batzeko bloga.
| www.flickr.com |
