mahatsorriak 2010/03/23 13:43:55. Atalak: aurrekoak,
Xabier Mendiguren Elizegi Tartearen ezaguna dugu aspalditik, bere liburuez mintzo zein ikusle eta partaide ere izan dugu behin baino sarriago.
Vikingo kontuekin dator oraingoan, Vikingoen sorterrira ipuin bildumarekin hobeto esanda.
Zazpi ipuinek osatzen dute bilduma, kontraesanen inguruan eratuak: aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gaztea...
XMEk zer irakurria eta zer jorratua dakarkigu berriro. Hilaren 24an Katixa Agirrerekin eta gu guztiokin Santutxuko AEKn.
Auzoan antolatzen dugun irakurlearen tartearen albisteak eta zer esanak batzeko bloga.
| www.flickr.com |
