Benito 2007/06/28 03:23:32. Atalak: ostekoak,
Katixa Agirreren Sua falta zaigurekin bost urteko zikloa itxi dugu gaur Tartean. Betiko publikoak ez digu huts egin, liburuak eta idazleak merezi dute eta. Ipuin amerikanoak edo autoktonoak izan edo ez izan, pertsonaiak ohikoak edo bitxiak, kontuak autobiografikoak edo ez... liburua denok gustura irakurri dugula begitandu zait. Gustu guztietarako liburua nonbait.
Zer diozue zuek?
Eta esan dugun legez, gaur ziklotxoa itxi dugu. 2003ko urtarrilean Unai Elorriagarekin hasi ginenetik 40 idazletik gora pasatu dira guretik. Saio gogoangarri asko eta hasieratik hor izan dugu Julen. Gure saio batean hain zuzen ere albistea heldu zitzaion SMStik, eta albiste horren ondorioz tertuliak gidatzearen lekukoa argazkian ondoan dituen bi hauei pasatuko die:
Bai, gaur gonbidatu izan dugun Katixa Agirre eta lehengoan eduki genuen Uxue Alberdi. Bat joan, bi etorri, eta zelako bi! Aldaketa ona bada!
Hori bai, neskoi gauzatxo bat kostatuko zaie imitatzea, Julenen koadernoko letra txikia:
Julen ere ez zaigu esku hutsik joan. Oparia hartu du Tarteko partaideok sinatuta:
Tira ba! Ondo pasatu uda, eta urrian elkartuko gara berriro. Baita Julen ere, koaderno barik baina.
julen 2007/06/01 12:41:56. Atalak: aurrekoak,
"Sua falta zaigu" (Elkar) ipuin-liburua argitaratu du berriki Katixa Agirre gasteiztarrak, oso kritika onekin.

Lehenengo zigarrotik lehenbiziko ezkontzara, aurreneko desilusiotik zaputzaldian instalatzera, intentsitate bereziz jantzitako zazpi istorio ehundu ditu Katixa Agirrek bere estreinako narrazio-bilduma honetan, gaztaro mitifikatuaren muga lanbrotsuak heldutasun harrigarriz marraztuz.
Saioa ekainaren 27an izango da, hilaren azken asteazkenean, 20:00etan, Txurdinagako AEK Euskaltegian.
Irakurri, gozatu, eta zatoz, sua falta ote zaigun ikustera.
Auzoan antolatzen dugun irakurlearen tartearen albisteak eta zer esanak batzeko bloga.
| www.flickr.com |
