mahatsorriak 2008/06/08 16:47:15. Atalak: aurrekoak,
Duela 5 urte hasi ginen, eta tontamentean -baten batek kontua ondo egin du- 50 saio egitera helduko gara datorren ekainaren 25ean. Zeozelan ospatu behar da, eta zer hobeto etxekoekin ospatzea baino. Zuberogoitia anaiek egin diguten opariarekin hain zuzen ere. Bertan Bilbo
“Bada dioenik erdal hiria dela Bilbo, euskara elementu arrotza dela berton…” horrela hasi dute Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek “BERTAN Bilbo” izeneko saiakera. Lan honen asmoa beste bat da, ordea. Bilboren euskalduntasunari buruz nagusitu izan ohi den azaleko begirada murriztaile/folklorizatzailearen gainetik, saiakera honen helburu nagusia da ezagutaraztea Bilbo eta euskara kidetzen dituzten zenbait faktore garrantzitsu.
Bizkaiko Foru Aldundiak sorturiko Euskara Katedra, R.M. Azkuek sorturiko Euskalzale Euskal Herriko euskara hutsezko lehen astekaria, Gabriel Aresti, Euskal Herriko lehen ikastolak, Euskaltzaindia, Maskarada, euskaltegiak, Korrika, Pott Banda, Kili-Kili eta Anaitasuna aldizkariak, Kafe Antzokia, Kalderapeko, Labayru, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia... Horiexek bezalako faktoreak topatuko ditugu kontakizun atsegin eta irakurterraz honetan.Bilbotarrontzat liburu berezia eta xarmangarria ekarri nahi izan dugu Irakurlearen Tarteak 50. saio betetzen dituen honetan.
Ekainaren 25ean arratsaldeko 8etan Txurdinagako AEKn. Julen Gabiriak moderatuko du berbaldia.
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
Auzoan antolatzen dugun irakurlearen tartearen albisteak eta zer esanak batzeko bloga.
| www.flickr.com |
