Iban Zaldua Euskaldun guztion abe(r)riaz

mahatsorriak 2009/04/15 20:14:00. Atalak: aurrekoak,

Iban ZalduaIrakurlearen Tartea aurrera doa. Apirileko saioa aspaldian ekartzeko gogoa geneukan idazle batek beteko digu: Iban Zaldua. Umorea eta ironia Euskaldun guztion aberria liburuan, eta solasaldi interesgarria izango dugu duda barik, Katixa Agirre izango dugu moderatzaile gainera.

Hona hemen liburuaren kontrazalean irakurri duguna:

Zer garen eta zer izan nahi genukeen. Hara hor buruhausteak eragiten dizkigun arazo bat, bai alor pertsonalean bai alor politikoan ere, herri bat (edo bi, edo hiru edo batere ez) garenez gero. Eleberri honetako protagonista, Joseba Anabitarte, eskizofrenia batean bizi da. Unibertsitateko irakaslea da, aspertuta dago gure hemengo giro politikoarekin. Baina aspertze horien arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke andrearekin baldin badago edo koadrilako bere lagun minarekin, edo ZuriƱe bere ikaslearekin. Alaskako unibertsitate batetik etorri zaio eskaintza bat, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Aukera ederra iruditzen zaio Euskal Herritik ihes egiteko. Edo beste zer edo zeretik doa ihesi? Kontua da ihesi doala, behintzat. Alaskan, bakar-bakarrik, eta gure herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriaren historia fantastiko bat asmatzen du.

Gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua. Hitz batean, umoretsua da, bai, eleberri labur hau, baina irakurri ostean min eragiten duena.

Badakizue, apirilaren 29an, asteazkena, arrastiko 20.00etan Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga).

permalink &bull Erantzun

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Mahatserriko Irakurlearen Tartearen bloga

Atalak

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML