Orain bai, Unai Elorriaga kartoizko Londresen

mahatsorriak 2009/11/20 20:30:51. Atalak: aurrekoak,

londres kartoizkoa daAurreko hilerako eduki genuen iragarrita, baina azken orduko arazoak medio, atzeratu egin behar izan genuen azarora, baina datorren asteazkenean, hilak 25 Unai Elorriaga izango da gurekin berriro.

Gogoratuko duzue Unairekin hasi zela Irakurlearen Tarte hau, eta handik sei urte eta lau liburu pasatuta hemen dator bueltan azkenengoarekin: Londres kartoizkoa da.

Honela aurkeztu digute liburua Elkarrekoek:

Esaten da Siberian desagertu zela Conrad lehenengo, aitarekin, bortxazko lanak egiĀ­tera bidali zutenean. Eta aita bera ere desagertu zitzaiola gero, lau urte geroago, tuberkulosia, Siberiatik itzuli zirenean. Eta esaten da, hori esan izan da beti, aita desagertzen denean semea ere desagertzen dela apur bat."

Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta tren-geltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain. Erabat amaitu ez den diktaduraren ondorengo garai lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute pertsonaiek, beren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxirik dituzten arren. Berrikuntza osoa eman dio Elorriagak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.

Eta honela, edo bestela, den Unairekin berarekin eta Katixa Agirreren laguntzarekin konprobatuko dugu datorren asteazkenean, azaroak 25, arratsaldeko 20.00ean Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga).

permalink &bull Erantzun

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Mahatserriko Irakurlearen Tartearen bloga

Atalak

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML