Katalogo erabakigarria
Publizitaterako sasoi fuertea dirudi uda osteko irail hasiera honek. Zer erosi asko daukagula pentsa daiteke, eta publiizitatea ugari dabil bazterrotan, sentsazio hori ematen du behintzat. Halaxe gertatu zitzaidan niri lehengoan gurasoen etxeko postontzia hustera joan nintzenean, paper gehiago sartu ezinik laupabost egunen ostean. Eta bota beharrean, okurritu zitzaidan konparazio txiki bat egitea: zer dator euskaraz eta zer ez? Hobeto esanda, zeinek diost zeozer euskaraz eta zeinek bat ere ez?
Grafikoki:
Ez naiz zorrotzegia izango, eta ez dut eskatuko euskara hutsik edo elebitasun orekaturik. Euskaraz zerbait esatea nahikoa da. Baldintza horretan hauek:
Hauetan berriz, euskararen arrastorik ere ez. "Elektratresnak" enpresa baten izenean bakarrik, baina hor uztea erabaki nuen. Gutxi iritzi edo. (*Goian eskuman dagoen optikaren iragarkian lelo bat zegoen euskaraz, gero konturatu nintzen, aurreko argazkian ere badago. Arratoien fedea).
Ondoren proba tonto bat, multzo biak pilatu eta bata bestearen ondoan ipini. Zein da handiago? Ez da oso esnaguratsua izango, baina jakin min tonto hori asetzearren sikiera. Eskuinean euskaraz zerbait daukatenak, eskuman erdara hutsezkoak:
Albotik ikusita bakoitzaren bolumena ikusten da:
Tira, Bilbo batean ez da harritzekoa izango, pozteko motiboren bat ere ikusiko du baten batek (botila erdi beterik-erdi hutsik). Dena dela arreta eman dit gaur erabili.com-en irakurri dudan honek: IKEAren euskarazko katalogo gehiago
Ez zen halakorik egon gure postontzian eta, lastima, liburutzar hori erabakigarria izan da alboz alboko neurketan.




