Blogeroen tertulia

Holan esanda ez du gauza ona ematen, ezta? Blogero txalaoak batu eta parrastadan hasi, bufaaaaa! Hauen harrikadak nondik hartu ere ez da egoten!

Kontua da iazkoari jarraituta Euskadi Irratiko Amarauna saioan tartetxoa egingo dutela aurten ere blogari batzuk gonbidatuta, eta neuri, besteak beste, tokatu zait aurtengoan iazko ilustre batzuen lekukoa hartzea.

Total, domekan goizeko 10.30etan itzartuta bazaudete irratia entzuteko gogoa badaukazue eta Euskadi Irratia ipintzen baduzue eta blogero batzuek hasten badira berbetan eta zirkunstantzia horiek guztiek bat egiten badute, Joxe Rojas eta Josi Sierrarekin batera, mendalerendaren ahots antirradiofonikoa entzutea domeka goiz baterako ez dela esperientzia atsegina kargutuko zarete seguruenik.

Gainera teknopata koadrila horrekin baietz handik bost minutura saioa podcast (edo bideocast) baten ipini. Ai amaaaaa!

Eta hirurok Bilbon, Patxitraperoren zortea ere ez dugu izango. Buaaaaaaa!

permalink 4 erantzun

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Jozulin [Bisitaria] · http://www.blogak.com/jozulin
Tertulistooooo!
Permalink-a 2008/10/05 @ 11:09
Bidaltzailea: Benito [Kidea] · http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka
Erantzun hori "a priori" ala "a posteriori" izan da?
Permalink-a 2008/10/05 @ 22:07
Bidaltzailea: iturri [Bisitaria] · http://eibar.org/blogak/iturri/
Kaixo Bontxi:

Nik ez dut gaurko irratsaioa entzuterik izan. Seguru ondo aritu zaretela.

Zuzenketatxo bat: iaz Joxe Aranzabal ibili zen Amarauna saioan euskal blogosferaren berri ematen.

Udan, berriz, Traperoa, Josu, Leire, Maite... eta beste batzuk hasi ginen tertulian, Amaraunak gonbidaturik. Nik laupabost egin ditut, baina aitaren gaixotasun eskasa dela-eta, alde batera utzi behar izan dut.

Ea laster egoten garen tertuliaren batean.
Permalink-a 2008/10/05 @ 22:48
Bidaltzailea: Benito [Kidea] · http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka
Aupa Iturri. Eskerrik asko zuzenketa-informazioagatik.
Gaurko saiotik pozik irten gara hirurok. Arin pasatu zaigu egia esanda, baina gustura Joxe eta Josirekin. Izan ere, Bizkai parteko blogariok ez dugu Gipuzkoa partean daukazuen harremana askotan.
Dena dela gogoa zuekin ere jarduteko. Ea ba. Tertuliaren batean, irratian edo txikito pare baten aurrean.
Permalink-a 2008/10/05 @ 23:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Troka latzeko kontuak

Prim eta Zabalbide baten dituen igogailua inauguratzean Bilboko alkateak hura eginda dagoen lekuaren gainean halako zeozer bota ei zuen "Troka inhospitoa egon den lekuan orain marabilla hau daukagu!". BegoƱaxpin, Masustegi, Prim, Iturribide eta Zabalbide artean dagoen trokaz hain zuzen ere. Troka inhospito horretan Bilboko beste hainbat parajetan baino bizi gehiago dago baina, begetala, animala eta humanoa ere bai. Batzuentzat troka latzak baino ez direnak, beste batzuontzat esanguraz betetako lekuak dira. Blog hau Bilboko troka latzetan murgiltzen saiatuko da.

Argazkiak-edo

www.flickr.com

Derrepentekoak

    follow me on Twitter

    Atalak

    Bilaketa

    Otsaila 2010
    Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
    <<  <   >  >>
    1 2 3 4 5 6 7
    8 9 10 11 12 13 14
    15 16 17 18 19 20 21
    22 23 24 25 26 27 28

    Besterik

    Blog hau sindikatu XML