Oraingoan etxera tiratuko dugu apur bat, publizitate apur bat egiteko. Baina, Mugatik hurbil tokatzen denez, egoki datorrela uste dut. Larunbatean beraz, kultur topagunea, zazpi kaleetan.

Programan goiz eta arratsalde egongo dira ekitaldiak, danontzako modukoak:
Musikazaleentzat:
Malatu, 5,30etan Posta kalean
Txuma Murugarren, 5,30etan Unamuno plazan
Maixa, 6,30etan Posta kalean
Piztiak, 7,15etan Unamuno plazan
Morau, 7,30etan Posta kalean
All Jazz Era, 8,45etan Unamuno plazan
Antzerkizaleentzat:
La Ressistens, 5,30etatik aurrera La Bolsatik irtenda, Zamudioko atariraino
Dantzazaleentzat:
Erdizka Lauetan, 7,30etan Santiago Plazan
Literaturzaleentzat:
Mugaldekoak, 5,45etan Bidebarrietan
Mikelazulo, 6,45etan Bidebarrietan
Bertsozaleentzat:
Zazpi Astoren Gainean, 7,30etan Zamudioko atarian
Haur (eta gurasoentzat)
Plaza Barrian,
Goizeko 11,30etatik aurrera, tailerrak, puzgarriak eta Xilipurdi taldea
Zirika Zirkus, 5,30etan
Alain Magoa, 6,30etan
Kiki eta Koko, 7,30etan
Santiago Plazan, Ane Monna, Oskola eta Karramarroi, 5,30etan
Programa bete-betea eta erakargarria. Kultura gozatuz egun eder bat pasatzeko aitzakia!
Larunbaten, Nontzeberrik antolatutako bi lehiaketen emaitzak ezagutu genituen. Capitol zineman ikusgai izan genituen 2007 urtean Nontzeflash lehiaketan saritutako animazioak (beste batzuk ere ikusi genituen) eta Nontzefilm lehiaketako film laburrik onenak.
Egun ederra izan zen eta ez genuen uste hainbeste jende aurkituko genuenik aretoan, kalerako giro hobea zegoelako barrurakoa baino. Hala ere, lepo aurkitu genuen aretoa.
Sari banaketarekin hasi ziren. Lutxo Egiak eta Juan Ramon Madariaga izan ziren sari banaketako aurkezleak, Nontzeberri-ren atzean dauden kideak.
Mundu osoko lanak jaso dituztela aipatu zuten antolatzaileek eta ez dakit kasualitatea izango den, baina animazio eta filmetako sariak banatu egin ziren: animazioetako lehen hiru sariak atzerrira joan ziren (Estatu Batuetara lehena, Argentinara bigarrena eta Erresuma Batura hirugarrena) eta film labur onenak Euskal Herrikoak izan ziren (lehen eta bigarren sariak, hirugarrena berriz, herrialde katalanetakoa). Saritutako filmen izenak eta egileak bertan aurkitu ditzakezue.
Aurkeztu diren lan guztiak ikusgai daude. Hala ere, animazio Argentinar bat ekarri dugu hona, bigarren saria jaso zuena eta oso gustura ikusi genuena. "Los Pecadores" izena du eta Pablo Polledrirena da.
Gainontzekoei ere begirada bat emaiezue, benetan merezi dute eta (argazkian agertzen den film labur irabazlea ere oso ona da, Candy and Brandy izenekoa).

Bilboren garapen jasangarriaren alde lanean diharduen kolektiboak bere mezua kaleratu du eta Bilbotar petoak astoratu egin ditu! Biba zuek!
Athletic bigarren mailara jeisteak onurak izango zituela ez zuen inork pentsatzen? Sei behintzat aipatu dituzte hiritar eredugarri hauek. Nik pare bat behintzat nire egiten ditut.
Nahiko dibertigarriak dira jaso dituen lehen erantzun "burutsuak" ere. Hona zenbait adibide (inteligenteenak):
- Tu que te has fumado pirado?. Deja de jugar con fuego no vaya a ser que te quemes.....
- Bilbainos comprometidos???? Venga, largo de Bilbao pues
- Yo mas que apostar por el cambio apuesto a que: 1º No sois de Bilbao (no hay gente tan sumamente estupida). 2º Una hormiga tiene mas cerebro que todos vosotros juntos. Dejad al Athletic en paz y no ensucieis mas su nombre con vuestras repelentes palabras!!
- Yo conocí a uno más tonto que tú, pero el pobre murio. GILIPOLLAS!!!
Ikus daitekeenez, goi mailako eztabaida filosofiko sakona sortzen ari da eta, berriro ere frogatzen da: gauza sakratuekin ezin da jolastu!
Baina egin dezagun hausnarketatxoa, jar gaitezen Athletic gabeko 2007/2008 espainiako futboleko lehen maila batean pentsatzen. Zer ondorio izango lituzke? (Gora irudimena!)
- Jende askok utziko lioke asteburuetako bere ilusio/zorigaitz iturri bakarra futbola izateari (beraien eta beren etxeko guztien onerako)
- Kirol egunkari gutxiago kontsumituko litzateke eta komunikabide generalistek orrialde gutxiago eskainiko liekete kirolari eta gehiago gizarte eta kultur gaiei (beno, hau akaso gehiegi amestea izango da!)
- Jendeak denbora gehiago izango luke mendira joan, paseoak egin, etxekoekin denbora pasa, zinemara joan eta bestelakoetarako (ez dut liburu gehiago irakurriko liratekeela esango, ez naiz hain inuzentea)
- Jendeak osasun arazo gutxiago izango luke (bihotzek gutxiago sufrituko lukete eta)
- Arazo ekonomiko gutxiago legoke familia batzuetan (bazkide txartelen eta partiduetako sarreren salneurriak ikusita, batzuek beste amets asko bete ahal izango lituzkete aurreztutakoarekin)
- Emakumezkoen kirola baloratuagoa izango litzateke
- San Mames berrian baino gauza interesgarriagoetan gastatuko litzateke dirua
- ...
Norbaiti desabantailaren bat bururatzen bazaio, bota dezala. Niri ez zait bakarra ere etorri gogora!
Futbolaren zirkoa gustatu edo ez gustatu, Bilbotar askok mezuarekin bat egin dezakegulakoan nago. Alderdi edo hautes-zerrendaren batek agiria bere egiten baldin badu, nire botoa behintzat badauka.
Aste honetan zinemara goaz Mugakoak. Ordua eta lekua jartzeko enkargua hartu nuenez, horra hitzordua:
Lekua: Capitol zinema
Ordua: 19,45ean (filmea zortzietan da)
Filmea: Eutsi!
Hunkituta oraindik ere. Horrela atera gara arratsaldean zinematik.
"LLach: la revolta permanent" izenburua duen filme dokumentala estrenatu zuten joan zen astean eta begiz jota nuenez, gaur arratsaldean Renoir zinematara jo dugu. Trailerra ikusi dut lehenago eta aurreikusten nuen aurkituko nuena, baina hala ere, ukitu/hunkitu egin gaitu.
Filmean Lluis Llach kantari eta sortzailearen bizitza eta "Campanades a morts" abestiak deskribatzen dituen 1976ko martxoaren 3ko Gasteiz-eko hilketak tartekatzen ditu Lluís Danés zuzendariak.
Benetan gomendagarria.
Filmearen azken zatia iaz Gasteizen grabatutako kontzertuaren zati bat jasota dago (abestiaren lehen zatia da, filmean dagoenaren bertsio laburtua). Hala ere, zati hau ikusi arren, hurbildu zaitezte zinemara, ez zarete damutuko.
Mugakoak gara, astero-astero mugan batzen garen bost mugalariak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
