Niri horrelako jarrerak konplexuren baten zantzua iruditzen zaizkit. Gaztelaniazko errefrau ezagun baten parekotzat Gotzon Garatenean topa daitezkeen hauen modukoak:
Dekona ixillik egoten da, ta eztekona, arrokeixek kontetan.
Putze ugeri arruen etxien.
Beti arro gure ta beti txarto.
Hori bai, bilbotarrok, onerako nahiz txarrerako, fanfa puntu hori sarri botatzen dugu. Bilboko alkatea izan barik ere. Harro egoteko motiboren bat edukiko dugu ba!
Esaten neban nik... gure mahatsorriak webmasterrak eztabaida sutsu baten barruan Pitxitxiren alde jokatzen badau, nik webmasterraren dimisinoa eskatzen dot! Athletic-en partiduetako epaileek bezala jokatzerik ez dot onartuko!
Laga Jamaika Euskadi Tropikalerako. Serio plantako gara. Gu Athletic gara. Unikoak gara! Espainiako Primeran ez bagaituzte nahi, badaukagu nora jo, lasai egon. Baina ahaztu Segundak eta Segundaondoak. Hori ez da guretzat egin. Gu goi-goian beti. Edo Premier Liguera, edo Txanpion Liguera artez, aurre sailkatu beharra eduki barik. Eta ea noizko UEFAren omenaldia futbolaren historian parekorik ez duen ekipoari... Athletic for ever and ever!
Liga aukeratu behar bada Jamaica, Holanda edo Colonbiakoa aukeratuko lukete askok (tartean lehen argazkian agertzen denak). Athletic-eko jokalari asko be pozik!
Halandabe, Bretainia Handiko ligarena gustau jat. Hurrengo partidu izarra: Athletic - Gibraltar.
Galdera bat. Fernando Lamikizi omenaldia egingo diote asegundakoek? Euren idoloa izango da, berak beste lan eta neke ez dituelako beste inork hartu Athletic Segundara bidaltzeko.
Guk, apaltasun osoz, beste proposamen bat daukagu: Athletic Premier Liguera ia! Liga atzerritar baten jokatzekotan, futbolik ederrena eskaintzen duen ligan izan dadila. Gainera, gurea futbol ingelesa izan ei da 108 urteotan. Ah! eta han ez digute ezer leporatuko arbitroak direla eta. Web gunea preparatu eta laster gara ziber espazioan gure gurutzada lau haizetara zabaltzen. Athletic for ever!
Steve what?
Hemendik aurrera Judith Zoebelein izango da gure mesias berria. Ez 2.0 ez ostirik, Judith Zoebelein forever! Judith Zoebelein Santo subito!
Santutxuar -Urtzi Urrutikoetxea- bat denbora luzez egon zen Berlinen. Ondo ezagutzen ditu hango bazter eta kontuak. Berlin eta Alemanian euskararen inguruko elkarte berri bat sortu da.
Bilbon euskara-alemana hiztegia plazaratu duen Elenak lagunduko dizue horretan.
Euskaldunoi buruzko dokumentala Orio ekoiztetxeak burutu zuen. Zuzendaria eta gidoigile nagusia, Eriz Zapirain.
http://www.orioprodukzioak.com/ataria.php
Bai, saiatuko gara hortik ere. Dena dela, HPSren loturatatik abiatuta ez gara inora heldu momentuz. Unibertsitate bat aipatzen da, baina inongo erreferentzia gehigarririk ez. Euskara talderik ere ez.
ETBko "euskaldunak europan" (edo antzeko zerbait) programa egin zutenen erreferentziarik ba al du norbaitek?
Uste dut aurkezlea Urretxuar bat izan zela.