Behin baino gehiagotan aipatu diet Berbalagunei bigarren urtez Topaguneak antolatu duen ikus-entzunezkoen rallya. Bigarren edizioa joan dan abenduan egin zen, oraingoan Aiaraldean.
Zer da ikus-entzunezkoen rallya? Taldeka parte hartzen den leihaketa bat da. Egun batean, leku batean (oraingoan Aiaraldean), hasi eta bukatu ikus-entzunezko sorkuntza bana (filma, erreportajea, spota,...) egiten dute parte hartzen duten taldeek. Goizean heldu, gaia eman ("Bai...baina ez" izan da aurtengo gaia), filmean agertu behar diren elementu batzuk eman (elementu zerrenda bat ematen da eta horietatik bost agertu behar dira) eta arratsaldeko zazpiak baino lehen gidoia sortu, grabatu eta montatu egin behar da.
Baldintza horietan, emaitza ikusgarriak sortzen dira. Batzuen imaginazioa, besteen dotorezia, beste batzuen umorea,... jendea sortzailea da benetan. Youtuben daude guztiak. Tarteka-tarteka Aiaraldean grabatu ziren ikus-entzunezkoak ekarriko ditut Gure Txoko honetara. Gaur, bigarren saria jaso zuena. Asko gustatu zitzaidan (musika, animazioa,...).
Izenburua: Titulurik gabea
Sortzaileak: Daltoniko anonimoak (Yera Sánchez, Muxika Lopetegi, Iñaki Zapirain, Maite Leizaola, Xabier Zapirain).
Lagun frikiren batek 2.0 al zaren galdetzen baldin badizu eta ezjakin aurpegirik jarri nahi ez baduzu, horra adibide praktiko bat:
Esti, Juanki, Vanesa eta Andrearentzat oharra: Astearteko azterketan, galdera sartuko da ;-)
Mediaberri blogeko Mikelek aurrekoan Doctor Deseoren kontzertua eta tanga ebasleak izan zituen hizpide.
Aitorpen bat gure txoko honetatik: nik ez nuen tangarik lortu ostiraleko kontzertuan, baina atzerapenez, igandean, nire eskuetaraino heldu zen bat (ostiral gauetik igande eguerdirarte nondik nora ibili zen, ez dakit).
Hortxe duzue froga:

Sustatun ikusi dudan loturarekin gogoratu naiz lehenengoz duela hilabete batzuk ikusi nuela antzeko bideo bat. Youtuben "free hug" jarri eta 800 bideo baino gehiago agertzen dira, webgune bat ere sortu dute eta hiri askotan errepikatzen ari omen dira esperientzia (kanpaina modura zabaltzen ari dira). Egia esan, niri bideoa asko gustatu zitzaidan lehenengoz ikusi nuenean. Jatorrizkoa jartzen dizuet, ea zer deritzozuen.
Gora hippiak!!!
Mugakoak gara, astero-astero mugan batzen garen bost mugalariak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||
